Edukira joan

Piankhi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piankhi
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. VIII. mendea
HerrialdeaKusheko Erresuma
Antzinako Egipto
 Sudan
HeriotzaK.a. 716 ( urte)
Familia
AitaKashta
AmaPebatjma
Ezkontidea(k)Abar (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XXV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 40542371 Edit the value on Wikidata
Shepenupet II.aren irudia, Amonen Gurtzaile Jainkotiarra eta Piankhiren alaba.
Gebel Barkaleko tenpluaren hondakinak.

Menkheperra Piankhi edo Pije (Piye) Egiptoko Kushtar faraoi bat izan zen, Egiptoko XXV. dinastiaren sortzailea, Kusheko Napata herritik gobernatu zuena, K.a. 747tik K.a. 716 arte, Egiptoko hirugarren tarteko aroan.

Egiptoren konkista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piankhik, Kusheko gobernaria, Egiptoko gobernarien arteko borrokak probestu zituen, Kushtar boterea Egipto erdialdeko Tebasetik haratago hedatzeko. Goi Egipton gora eta gora zihoan kushtar erregearen aurkako erreakzio gisa, Saiseko gobernari zen Tefnakhtek, Deltaren eskualdeko erregeen artean koalizio bat eratu zuen, eta, izenez behintzat, Piankhiren aliatu zen Nimlot III.a, Hermopoliseko erregea, Piankhiren aldetik desertatu eta bere aldera igarotzeko konbentzitu zuen.

Tefnakhtek, orduan, koalizioaren armada hegoalderantz bidali zuen, eta Herakleopolis setiatu zuen, non bertako errege zen Peftiaubastek eta tokiko kushtar agintariek Piankhiri laguntza eskatu zioten. Piankhik berehala erreakzionatu zuen gatazka honen aurrean (bere erregealdiaren 20. urtean), Egipto Ertaina eta Behe Egipto inbaditzeko armada bat bilduz. Tebas bisitatu zuen Opet Jaiaren garaian, garai honetan Goi Egipto kontrolatzen zuela frogatzen duena.

Piankhi, ondoren, iparralderantz joan zen, eta Herakleopolisen erabateko garaipena lortu zuen, beste batzuen artean, Hermopolis eta Menfis hiriak konkistatuz, eta Behe Egiptoko erregeen mendekotasuna jaso zuen, baita Leontopoliseko Iuput II.a eta Taniseko Osorkon IV.arena eta bere antzinako aliatua izan zen Hermopoliseko Nimlot III.arena ere, Kusheko erregearen aurrean erori zen hiria, bost hilabeteko setio baten ondoren.

Bere balentria militarren kronika, Garaipenaren estelan grabatua dago, Gebel Barkalen.

Tefnakht Deltako uharte batean babestu zen, eta, gutun baten bidez garaitutzat aitortu zuen bere burua, baina kushtar erregea pertsonalki omentzeari uko egin zion.

Piankhik hegoalderantz bidaiatu zuen, Tebasetik, eta bere aberria zen Kushera itzuli zen, geroztik Egiptora sekula gehiago ez itzultzeko. Piankhik deltan izan zuen kanpaina arrakastatsua izan bazen ere, bere autoritatea Tebasetik iparraldera baino ez zen hedatu, basamortuko oasietako mendebaldeko lurraldera, eta Herakleopolisera, non Peftiaubastek Kushen errege basailu moduan gobernatu zuen. Behe Egiptoko tokiko erregeak, batez ere Tefnakht, Piankhiren kontrolik gabe nahi zutena egiteko libre geratu ziren.

Piankhiren oinordekoa Shabako izan zen. Honek, Sais eraso eta Tefnakhten oinordekoa izan zen Bakenrenef garaitu zuen.


Aurrekoa
Kashta
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXV. dinastia
Ondorengoa
Shabako
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piankhi Aldatu lotura Wikidatan