Photomuseum
Itxura
Photomuseum | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zarautz |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2005[1] |
Webgunea | http://www.photomuseum.es |
Photomuseum edo Zarauzko Argazki & Zinema Museoa Gipuzkoako Zarautz udalerrian kokatuta dagoen museo bat da. 2005eko azaroan ireki zen eta Villa Manuela izeneko eraikinean dago. Museoak orokorrean argazkigintzari buruzko erakusketa bat du. Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioaren jabegokoa da.
Antolamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Photomuseum museoa 5 solairutan egituratuta dago:
- 4. Administrazioa, liburutegia eta irakurgeka.
- 3. Argazkigintza teknikaren historia.
- 2. Generoak.
- 1. Erabilerak.
- 0. Aldibaterako erakusketak.
Ordutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astelehenatik Igandera, jai egunak barne: Goizez, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.