Philippe Pinel
Philippe Pinel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jonquières, 1745eko apirilaren 20a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | former 12th arrondissement of Paris (en) , 1826ko urriaren 25a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Pinel (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculté de médecine de Toulouse (en) Faculty of Medicine of Montpellier (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Jean-Étienne Esquirol Étienne-Jean Georget |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Paul Joseph Barthez (en) Charles Deslon (mul) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | psikiatra, medikua, zoologoa eta psikologoa |
Enplegatzailea(k) | Pitié-Salpêtrière Ospitalea (1795 - 1820) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Académie Nationale de Médecine (en) |
Philippe Pinel (Saint-André d'Alayrac, Tarn, Frantzia, 1745eko apirilaren 20a - Paris, Frantzia, 1826ko urriaren 25a) sendagilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tolosa Okzitanian egin zituen medikuntzako ikasketak, eta Bicêtren eta Salpêtrièren izan zen sendagile. Parisa iritsirik, zientzia-lanen itzulpenak eginez eta matematika irakatsiz atera zuen bizibidea. 1792an Parisko Bicêtre eroetxeko mediku nagusi izendatu zuten, eta lehenengo aldaketa handiak egin zituen. Hala, gaixoei kateak kendu zizkien (zenbaitek 30 edo 40 urte zeramatzaten kateaturik). Berdin egin zuen 1794an Salpêtrièreko emakumeen eroetxeko zuzendari izendatu zutenean. Erotasuna eta deabruak hartua egotea gauza bera zirela zioen ustea alde batera utzirik, adimen gaixotasuna gehiegizko neke sozial eta psikologikoaren ondorio, eta neurri batean herentziaren ondorio zela aldeztu zuen.
Bere Nosographie philosophique (1798) lanean zenbait psikosi bereizi, eta haluzinazioak eta beste sintomak deskribatu zituen. Harena da orobat Traité médico-philosophique sur l´aliénation mentale ou la manie liburua (1801).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Pinel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.