Phallus hadriani
Phallus hadriani | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Phallales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Phallaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Phallus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Phallus hadriani Vent., 1798 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Phallus hadriani Phallaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan. Helduaroan jariatzen duen usain txarragatik.
Sinonimoak: Ithyphallus impudicus var. imperialis, Ithyphallus impudicus var. iosmos, Phallus imperialis, Phallus iosmus, Himenophallus hadriani.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Bere lehenengo fasean, arrautza denean, erdi lurperatuta, globo itxurakoa (3-6) eta gelatinakara, mizelio-korda oso nabariekin oinarrian. Bolba arrosa, purpura edo more koloreko tonuekin. Bigarren fasean heltzen denean, peridio apikala irekitzen da eta arrautzatik hanka edo hanka antzeko luze bat ateratzen da (19-20raino).
Hanka: Oina edo sasi-estipitra, goiko aldean txano bat edo himenioa duela.
Gleba: Oliba ilun kolorekoa, ukitzean itsaskorra eta usain kirastua edo ustel usaina (gizakientzat ez da egokia, baina esporak barreiatzen laguntzen duten intsektuentzat erakargarria da). Ondo guztiak zakil itxura du.[2]
Etimologia: Phallus terminoa latinetik dator, zakila esan nahi duen "phallus" hitzetik. Hadriani epitetoa, Holandako mikologoaren omenez du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Phallus impudicus delakoak bolba zurixka du, handiagoa da eta ugariagoa. Phallus duplicatus (errezelarekin). Phallus rubicundus (gorrixka). Mutinus caninus (txakur-zakila).[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran eta udazkenean. Belardietan, parkeetan, lorategietan, makaldietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Panama, Europa, Kanariak, Errusia, Iran, India, Kazakhstan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 300 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 605 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Phallus hadriani: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1798. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Phallus
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Costa Ricako onddoak
- Panamako onddoak
- Kanarietako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Irango onddoak
- Indiako onddoak
- Kazakhstango onddoak
- Japoniako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Australiako onddoak
- Hegoafrikako onddoak