Petri IV.a Portugalgoa
Petri IV.a Portugalgoa edo Petri I.a Brasilgoa[1] (Queluz, Lisboa, Portugal, 1798ko urriaren 12a - Lisboa, 1834ko irailaren 24a), izengoitiz Askatzailea deitua, Brasilgo lehen enperadorea (1822-1831) izan zen. 1826ko martxoaren 10etik maiatzaren 2ra Portugalgo erregea (Petri IV.a) ere izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joan VI.a Portugalgoaren semea zen. 1807an Brasila ihes egin zuen Napoleonen erasoek behartuta, eta 1821ean Brasilgo erregeorde izendatu zuen aitak. 1822ko irailaren 7an, independentzia aldarrikatu zuen Ipirangan (São Paulon), eta enperadore bihurtu zen. Bere joera autokratak eta Argentinaren aurkako gerrak (1826-1827) matxinada bat eragin zuten hiriburuan (1831ean). Haren ondorioz, Petri II.a semeari utzi behar izan zion kargua eta Frantziara erbesteratu. Aita hil zenean (1826), Portugalgo errege bihurtu zen, baina Maria II.a alabari utzi zion karguan.
Ezkontzak eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1817an, Maria Leopoldina Austriakoarekin (1797-1826) ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten.
Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|
Maria | 1819ko apirilaren 4a –
1853ko azaroaren 15a |
Portugalgo erregina (1826–1853). Augusto de Beauharnaisekin ezkondu zen, baina hilabete batzuk geroago alargundu zen. Bere bigarren senarra Fernando Saxonia-Coburg eta Gothakoa izan zen, Fernando II.a errege bihurtu zena, eta harekin hamaika seme-alaba izan zituen[2]. | |
Mikel | 1820ko apirilaren 26a | Jaiotzean hil zen[3]. | |
Joan Karlos | 1821eko martxoaren 6a – 1822ko otsailaren 4a | Beirako printzea[4]. | |
Januaria | 1822ko martxoaren 11 – 1901eko martxoaren 13a | Portugalgo infanta gisa onartu zuten ofizialki 1822ko ekainaren 4an[5], baina Brasilek independentzia lortu ostean Portugalgo oinordetza lerrotik kanpo geratu zen[6].
Luis Karlos Akilako kondearekin ezkondu zen. | |
Paula | 1823ko otsailaren 17a – 1833ko urtarrilaren 16a | Bederatzi urte zituela hil zen, meningitisak jota[7]. Brasilek independentzia lortu ondoren jaio zenez, ez zen inoiz Portugalgo oinordetza lerroaren parte izan[5]. | |
Frantziska | 1824ko abuztuaren 2a – 1898ko martxoaren 27a | Brasilek independentzia lortu ondoren jaio zenez, ez zen inoiz Portugalgo oinordetza lerroaren parte izan[8].
Frantzisko Orleanskoarekin ezkondu zen. | |
Petri | 1825eko abenduaren 2a – 1891ko abenduaren 5a | Brasilgo enpreadorea (1831-1889).
Brasilek independentzia lortu ondoren jaio zenez, ez zen inoiz Portugalgo oinordetza lerroaren parte izan. Teresa Kristina Borboi Bi Sizilietakoarekin ezkondu zen eta harekin lau seme-alaba izan zituen[9]. |
Lehen emaztea hil ondoren, Amelia Leuchtenbergekoarekin (1812-1873) ezkondu zen, eta harekin alaba bat izan zuen.
Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|
Maria Amelia | 1831ko abenduaren 1a – 1853ko otsailaren 4a | Bere bizitza osoa Europan eman zuen eta ez zuen inoiz Brasil bisitatu.
Bere aitak abdikatu eta urte batzuetara jaio zelako, ez zen inoiz Portugalgo oinordetza lerroaren parte izan[10]. |
Hainbat seme-alaba natural ere izan zituen Petri IV.ak.
Ama | Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Maria Benedita de Castro | Rodrigo Delfim Pereira | 1823ko azaroaren 4a – 1891ko urtarrilaren 31 | Enperadoreak bere semetzat aitortu zuen testamentuan eta ondarearen zati bat eman zion.
Pereira diplomazialari bihurtu zen eta bere bizitzaren zati handia Europan eman zuen. | |
Domitila de Castro | Isabel Maria, Goiasko dukesa | 1824ko maiatzaren 23a – 1898ko azaroaren 3a | Petrik ofizialki aitortu zuen alaba natural bakarra zen. 1826ko maiatzaren 24an Goiako dukesa bihurtu zen. Hala ere, ez zen inoiz Brasilgo oinordetza lerroaren parte izan.
1843ko apirilaren 17an titulua galdu zuen, Ernesto Fischler noble alemaniarrarekin ezkondu zenean. | |
Pedro de Alcântara | 1825eko abenduaren 7a – 1826ko martxoaren 13a | Enperadoreak, ustez, semeari São Pauloko dukearen titulua emateko pentsatu zuen, baina Pedro umetan hil zenez, hori ez zen inoiz gertatu. | ||
Maria Isabel de Alcântara | 1827ko abuztuaren 13a – 1827ko urriaren 25a | Enperadoreak, ustez, alabari Cearáko dukesaren titulua emateko pentsatu zuen, baina Maria Isabel umetan hil zenez, hori ez zen inoiz gertatu. | ||
Maria Isabel, Iguaçuko kondesa | 1830eko otsailaren 28a – 1896ko irailaren 5a | 1848an Pedro Caldeira Brantekin ezkondu zen eta Iguaçuko kondesaren titulua jaso zuen.
Enperadoreak bere alabatzat aitortu zuen testamentuan, baina ez zion jaraunspenik utzi. | ||
Henriette Josephine Clemence Saisset | Pedro de Alcântara de Saisset | 1829ko abuztuaren 28a – 1902ko martxoaren 16a | Enperadoreak bere semetzat aitortu zuen testamentuan eta ondarearen zati bat eman zion.
Maria Palomaresekin ezkondu zen eta harekin lau seme-alaba izan zituen. Ameriketako Estatu Batuetako hainbat negoziotan lan egin zuen eta Frantziako agente kontsular gisa aritu zen hiru hamarkada baino gehiagoz. |
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ (Ingelesez) Barman, Roderick J. (1999). Citizen Emperor: Pedro II and the Making of Brazil, 1825–1891. Stanford: Stanford University Press, 438 or. ISBN 978-0-8047-3510-0..
- ↑ (Portugesez) Centamori, Vanessa. «O infeliz e precoce fim dos filhos de D. Pedro I e Imperatriz Leopoldina» Aventuras na História 2021-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ (Portugesez) Centamori, Vanessa. «A tragédia precoce de João Carlos, o terceiro filho de D. Pedro I e da Imperatriz Leopoldina» Aventuras na História 2020-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
- ↑ a b (Portugesez) Morato, Francisco de Aragão. (1835). Memória sobre a soccessão da coroa de Portugal, no caso de não haver descendentes de Sua Magestade Fidelíssima a rainha D. Maria II. Lisboa: Typographia de Firmin Didot, 17-18 or..
- ↑ (Portugesez) Morato, Francisco de Aragão. (1835). Memória sobre a soccessão da coroa de Portugal, no caso de não haver descendentes de Sua Magestade Fidelíssima a rainha D. Maria II. Lisboa: Typographia de Firmin Didot, 33-34 or..
- ↑ (Ingelesez) Barman, Roderick J. (1999). Citizen Emperor: Pedro II and the Making of Brazil, 1825–1891. Stanford: Stanford University Press, 42 or. ISBN 978-0-8047-3510-0..
- ↑ (Portugesez) Morato, Francisco de Aragão. (1835). Memória sobre a soccessão da coroa de Portugal, no caso de não haver descendentes de Sua Magestade Fidelíssima a rainha D. Maria II. Lisboa: Typographia de Firmin Didot, 18-19, 34 or..
- ↑ (Portugesez) Calmon, Pedro. (1975). História de D. Pedro II. Rio de Janeiro: José Olímpio, 81 or..
- ↑ (Portugesez) Morato, Francisco de Aragão. (1835). Memória sobre a soccessão da coroa de Portugal, no caso de não haver descendentes de Sua Magestade Fidelíssima a rainha D. Maria II. Lisboa: Typographia de Firmin Didot, 31-32, 35-36 or..
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri IV.a Portugalgoa |