Petidina
Itxura
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Petidina[1], orokorrean meperidina deitua, nerbio-sistema zentralaren depresore gisa jarduten duen narkotiko analgesiko bat da, intentsitate ertaineko edo altuko mina arintzeko erabiltzen dena.
Petidina opioide sintetikoen taldekoa da, zehazkiago fenilpiperidinen familiakoa (fenilpropilaminen familiako botikez bestelako egitura eta propietate farmakologikoak dituen familia, metadona kasu). Beste opioide batzuek bezala, zenbait egun eman ondoren bat-batean hartzeari uzten bazaio mendekotasuna eta abstinentzia-sindromea sortzen ditu; beraz, dosia pixkanaka kendu behar da.
Opioideen artean kanal ionikoak blokeatzeko propietatea du, horrela analgesia ere ematen du mekanismo anestesiko lokal baten bidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |