Edukira joan

Pergamo

Koordenatuak: 39°07′00″N 27°11′00″E / 39.11667°N 27.18333°E / 39.11667; 27.18333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pergamo
τὸ Πέργαμον
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Pergamon and its Multi-Layered Cultural Landscape
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIzmir probintzia
Turkiako barrutiaBergama
Koordenatuak39°07′00″N 27°11′00″E / 39.11667°N 27.18333°E / 39.11667; 27.18333
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. VIII. mendea
Arkitektura
Azalera315,46 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1457-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Pergamo[1] (antzinako grezieraz: ΠέργαμοςPérgamon) Asia Txikiaren ipar-mendebaldeko antzinako hiria zen, egungo Turkian. Egeo itsasoaren kostaldetik 30 kilometrotara zegoen, Lesbos uhartearen parean, Misia izeneko eskualdean. Bere hondakinek egungo Bergama hiria inguratzen dute, Pergamoren behealdea izan zenaren gainean eraikitako hiria.

Elezaharrak Pergamo hiria Neoptolemo eta Andromakaren seme zen Pergamosek sortu zuela dio, hirurak Troiako gerrako pertsonaiak. K.a. 560an hiria Lidiako errege zen Kresorena zen, eta handik denbora batera Ziro II.a Pertsiako erregearena izatera pasa zen. Iturriren batzuk Alexandro Handiak Pertsiako erregea zen Dario III.a garaitu eta Asia Txiki guztia bereganatu zuenean, Pergamoko gobernari bezala Barsine jarri zuela diote, Rodaseko persiar komandante baten emaztea zena.

Baina hain handi izatera iritsi zen hiri honen jatorria gorengo tokian dagoen zitadela batean dago, non Lisimako Traziakoa jeneralak bere altxorra gorde zuen. Uste denez, aberastasun handia bildu zuen, 9500 talenturaino, beste bitxi batzuekin batera han utzi zituenak tokiko gobernaria zen Fileteroren zaintzapean (Filetaro edo Filetairoi ere deitua beste egile batzuen partetik).

Pergamoko Erresuma (berde ilunez), eremu hedatuena K.a. 188an.

Filetero mazedoniarra zen, Atalo eta Boaren semea. Alexandro Handiaren jenerala zen Antigono Monoftalmosen agindupean aritu zen, eta beranduago, Lisimako Traziakoak, Pergamoko komandante izendatu zuen eta akropolian gordetzen zen estatu altxorraren arduradun egin zuen. Gobernari bezala, bere agintaldiak K.a. 283tik K.a. 263 arte iraun zuen, lehenik Lisimakoren agindupean, ondoren Seleuko I.a Nikator Seleuzidar enperadorearenean, eta, azkenik, gobernari independente bezala. Filetero sekula ez zen errege izendatua izan, baina K.a. 129an Eumenes III.arekin amaitu zen leinu baten hasiera izan zen.

K.a. 281ean Lisimako Traziakoa eta Seleuko I.a Nikatorren arteko enfrentamendua gertatu zen, non Lisimako hil zen. Apur bat beranduago, hurrengo urtean, K.a. 280an, Seleuko eraila hil zen, eta bere oinordekoa bere seme Antioko I.a Soter izan zen. Errege aldaketa hau Fileterok probestu zuen Pergamoko lurralde osoa independente aldarrikatzeko, oso erraz izan zuena, Lisimakoren aginduz zaintzen zuen altxorra bereganatzeaz ondo arduratu baitzen. Hala, Pergamo eta hiri honen pean zeuden hiri eta herri guztiak seleuzidar inperiotik at geratu ziren.

Pergamo hiri kosmopolita zen, erromatar inperioaren topaketa kulturalarena, antzinako jainko eta jainkosen gune jentila, Zeusen aulkia baitzegoen, judu eta jentilen kristautze garaian, hauen irakaspenek erromatar gizartearen sinesmen jentila ahultzen zuen, irudiak eta jainkoak ez ziren jainkoenganako gurtza Jainkoaren aurrean lotsagarria zela adieraziz, eta honegatik eta gainontzeko ekintza gaiztoengatik Epaiketa izugarri bat iritsiko zela. Idazkun Sakratuetako Apokalipsiaren liburuak Pergamo aipatzen du, Balaamen doktrina eta nikolaiten irakaskuntza duen eliza heretikoa dagoen tokia.

Leinu honen agintaldian, Pergamo potentzia aberats eta boteretsu bihurtzen hasi zen. Hiri honetan sortu zen lorezaintzaren artea. Bertako erregeak arte bildumagile handiak eta bibliografo onak izan ziren.

Eunukoa zen, eta, beraz, seme-alabarik ez zuen Fileteroren oinordekoa bere iloba izan zen, semetzat hartua, Eumenes, Eumenes I.a izenarekin gobernatu zuena K.a. 263 eta K.a. 241 bitartean. Eumenesek Egiptoko erregearen babesa eta laguntza lortu zuen bere seleuziar arerioa zen Antioko I.aren aurka. Gobernari honen balentria handi bat bere mertzenarioaren armadarekin Asia Txikian barneratu ziren galiar tribuen inbasioa (kasu honetan galata deituak) geldiaraztea izan zen. Pergamo hiria edertzen joan zen bere agintaldian zehar.

Bere oinordekoa Atalo I.a Soter izan zen, errege titulua hartu zuena eta K.a. 241 eta K.a. 197 artean gobernatu zuena. Atalok berriz borrokatu zuen galaten aurka, berriz ere inguru horretatik agertu zirenak, eta K.a. 230ean suntsitu egin zituen zenbait kanpainaren ondoren. Antioko III.a Megas seleuzidar erregearen aurka borrokatu eta berau garaitu ere egin zuen, hala Asia Txikiaren ipar-mendebalde guztia domeinatu zuelarik. Atalok Erromarekin aliantza on bat mantentzen jakin zuen, jada herri dominatzaile bezala agertzen hasia zena. Bere agintaldian Pergamo gune artistiko eta literario bezala nabarmendu zen eta bere liburutegia ezagutzen zen mundu guztiko garrantzitsuena izatera iritsi zen Alexandriako liburutegiaren ondoren.

Hurrengo erregea Eumenes II.a Soter izan zen, K.a. 197 eta K.a. 159 artean gobernatu zuena. Bere agintaldian eraiki zen Zeusen aldare handia, heleniar artearen lan nagusia.

Atalo II.ak K.a. 138 eta K.a. 133 artean gobernatu zuen. Honen ondoren erregealdi laburra izan zuten beste bi errege egon ziren, Atalo III.a eta Eumenes III.a Aristoniko. Atalo II.ak bere testamentuan erresuma erromatar herriari eman zion. Erromaren kontrolpean, Pergamo Asia Txikia erromatar probintziaren hiriburu eta Antzinaroko hiririk garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.

Pergamoko erregeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Epigono (K.a. III. mendea) eskultorea
  • Eulio Nikon (K.a. II. mendea) arkitekto eta eraikitzailea
  • Galeno (129-200/216) fisikaria

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]