Pello Urizar
Pello Urizar | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2016) | |||||||||
2016ko urriaren 21a - 2019ko irailaren 1a - Ander Rodriguez Lejarza ⊟ Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
2012ko azaroaren 20a - 2016ko urriaren 21a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia
2009 - 2019 ← Koldo Amezketa
2007 - 2011 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Arrasate, 1968 (55/56 urte) | ||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta informatikaria | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna Euskal Herria Bildu | ||||||||
Pello Urizar Karetxe (Arrasate, 1968 - ) Eusko Alkartasunako idazkari orokorra da 2009tik. Elektronika eta informatika ingeniaritza ikasketak egin ditu eta kooperatibetan trebatua da. 1996tik 1998ra Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusia izan zen. 1995tik 1997ra eta 2000tik 2007ra Arrasateko zinegotzi izan zen. Legebiltzarkide da Eusko Legebiltzarreko X. Legengitzalditik (2011).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren mailako Lanbide Heziketa egin eta informatika teknikari lanbidea ikasi zuen. Bere karrera profesional osoa kooperatiben arloan eman du, Elektronika eta Informatikaren adarretan. Alor horretan jakitun da Peio Urizar, hori dela eta, 1999an zerbitzuen kooperatiba bat sortzea erabaki zuen beste hainbat lankiderekin batera. Horretan dihardu gaur arte.
Gazte Abertzaleen barnean paper garrantzitsua jokatu zuen Urizarrek, alderdi politikoaren idazkari nagusia izan baitzen 1996tik 1998ra bitartean. Garai horretan zehar EAren Zuzendaritza Nagusia eratzen lagundu zuen eta handik gutxira, udaletxe eta lurralde mailan kargu politiko garrantzitsuak eduki zituen. Adibidez, Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzako kidea izan zen (2000-2009) eta 2007ko hauteskundeetan Arrasateko Udaleko zinegotzi izatea lortu zuen. Kargu hori bera 1995tik 1997ra ere eduki zuen.
Eusko Alkartasunak 2009ko ekainaren 20 eta 21ean Gasteizen bildu zuen Kontseilu Nagusiak alderdiko idazkari nagusi izendatu zuen, babes zabalarekin. Handik gutxira, 2012an, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Euskal Herria Bilduren zerrendan bigarren aurkeztu zen, boto nahikoa eskuraturik, legebiltzarkide izatea lortu zuen legealdi osorako. 2016ko hauteskundeetan ere legebiltzarkide postua mantentzea lortu zuen.[1]
2019ko ekainaren 24an EAko idazkari nagusi izateari utziko ziola jakinarazi zuen eta lehen lerro politikotik erretiratzea erabaki zuen. Haren esanetan, bere agintaritza zikloa amaituta ikusi eta uzteko garaia iritsi zitzaiola ikusi zuen, hala ere, EAren printzipioak sendo egonda eta EH Bilduren balioak zein ziren ikusita, lasai zihoala adierazi zuen.[2]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pello Urizar |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20120910/361393/es/EH-Bildu-apuesta-un-Ejecutivo-que-traiga-cambio-este-pais «EH Bildu apuesta por �un Ejecutivo que traiga el cambio a este pa�s� - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
- ↑ Esnaola, Enekoitz. ««Indartsu daude EAren betiko printzipioak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-26).
Aurrekoa Koldo Amezketa |
Eusko Alkartasunako presidentea 2009 – 2019 |
Ondorengoa Erabakitzeke |