Pello Errota
Pello Errota | |
---|---|
Pello Errota 1916an | |
Bizitza | |
Jaiotza | Asteasu, 1840ko abenduaren 23a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Asteasu, 1919ko otsailaren 3a (78 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta errotaria |
Pedro Jose Elizegi Maiz (Asteasu, 1840ko abenduaren 23a - Asteasu, 1919ko otsailaren 3a)[1], Pello Errota ezizenez, euskal bertsolaria izan zen. Bizibidez errotaria bazen ere, bertsoa lanbide osagarri gisa erabili zuen lehen bertsolarietakoa izan zen. Umoretsua eta plaza bertsolari bikaina izan zen, Euskal Herriak eman duen bertsolari on eta jorienetarikoa. 1895. urtean Argentinara joan zen, hara joandako euskaldunen aurrean kantatzera.
Mikaela Elizegi bere alabak Antonio Zavalari aitaren bizitzaren gorabeherak kontatu zizkion, eta Zavalak, elkarrizketa haiek grabaturik, Mikaelaren kontakizunak hitzez hitz idatziz jarri eta liburu batean argitaratu zituen: Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua.
Joxepa Inaxi Elizegi bertsolariaren aita ere bazen.
Bibkliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, Antonio Zavalaren zuzenketekin, Auspoa 32.zk., 1963.[2]
- Mikela Elicegui-ren oroitzapenak, Emak Bakia bilduma, Pamiela, 1993. Aurrekoaren aukeraketa eta egungo idazkeran jasota.
- Pello Errotak jarritako bertsoak bere alabaren argibideakin, Antonio Zavalaren zuzenketekin, Auspoa 33.zk., 1963.[3]
- Pello Errotaren itzala (Pello ta bere senide ta ondorengoen bertso-bilduma) , Antonio Zavalaren zuzenketekin, Auspoa, 1965.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zavala, Antonio, Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, Auspoa, ...euskaltzaindia.eus
- Pello Errotaren bertsoak Klasikoen Gordailuan
- "Ari Naizela, Ari Naizela", Pello Errota eta Txirritaren arteko bertso norgehiagoka entzungai. Garaiko jatorrizko bertsioa.
- Pello Errotaren 30 bertso entzungarri. (Pello Errota hil zeneko 100 urte bete eta gero, Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburutik apartatutako 30 ale musikatu dituzte Asteasuko 6. mailako Pello Errota ikastetxeko ikasleek).
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |