Pedro Salinas
Pedro Salinas | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Madril, 1891ko azaroaren 27a | ||
Herrialdea | Kolonbia Espainia | ||
Heriotza | Boston, 1951ko abenduaren 4a (60 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santa María Magdalena de Pazzis Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Margarita Bonmatí Botella (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Instituto San Isidro (en) Sevillako Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, poeta, idazlea, itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Johns Hopkins Unibertsitatea | ||
Mugimendua | 27ko Belaunaldia | ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
Pedro Salinas (Madril, Espainia, 1891ko azaroaren 27a – Boston, Amerikako Estatu Batuak, 1951ko abenduaren 4a) espainiar idazlea izan zen. Letretan doktorea zen, eta Sevillako eta Madrilgo unibertsitateetan, eta Cambridge eta Sorbonakoetan irakasle. Estatu Batuetara joan zen 1936an eta literatura irakasle izan zen Wellesley eta Baltimoreko unibertsitateetan. 27ko belaunaldiko poeta nagusietako bat izan zen. Poesia lirikoa egin zuen, oso landua, neurri laburrekoa, eta maitasunaren gaiari eskaini zizkion bertsorik gehienak, hura baitzen Salinasen ustez, ezagupenerako eta arimaren mugimendu sekretuak adierazteko tresnarik egokiena. Juan Ramón Jiménezen eragina dute Salinasen poesiek, hasierakoek batez ere, eta Jorge Guillénen laguna izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia bilduma nagusiak: Presagios (1923, "Zantzuak"), Seguro azar (1929, "Patu ziurra"), Fábula y signo (1931, "Alegia eta zeinua"), Razón de amor (1936, "Maitasuna dela eta"), La voz a ti debida (1934, "Zor zaizun ahotsa"). Ipuinak ere idatzi zituen: El desnudo impecable (1951).
Literatura azterketa garrantzitsuak egin zituen: Jorge Manrique o tradición y originalidad (1947), La poesía de Rubén Darío (1947), Poema del Cid en romance moderno (1925), eta La literatura española del siglo XX (1941). Antzerki lanak ere idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.