Edukira joan

Pedro Pujana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Pujana
Bizitza
JaiotzaAramaio1915eko ekainaren 29a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza2001 (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Pedro Pujana Agirregabiria (Aramaio, Araba, 1915eko ekainaren 29a - 2001) Olaeta auzoko Kortazarrena baserrian jaiotako apaiza eta euskal idazlea zen. 1944. urtean apaiztu egin zen. Euskararen alde gogotik lan egin zuen. 1979an euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta geroago, 1995ean, euskaltzain ohorezko. 2000. urtean, Bilboko Liburu Azokak omenaldia egin eta Urrezko Luma saria eman zion.

Gaztetan hasi zen euskarazko hainbat aldizkaritan kolaboratzen. Besteak beste, Euzkadi, Zeruko Argia, Agur, Zer, Karmel, Kardaberaz edota Euskerazaintza aldizkarien bidez zabaldu zituen hainbat urtez bere idazlanak. 1970ean eman zuen argitara bere lehen liburua, Euskal aditza bizkaieraz. 1977an bere sorterriko euskara aztertu zuen, Oletako euskal aditza libururako, eta 1979an Oletako euskal aditza/Flexiones hika del Valle de Leitz, del valle de Angiozar, Bergara, de Zeanuri y de la zona de Vitoria argitaratu zuen. Izan ere, Arabako jatorrizko euskara gehien eta sakonen aurkeztu duenetakoa izan zen Pedro Pujana. Itzultzaile gisa ere nabarmendu zen. Azken urteetan euskalgintzaren inguruko elkarte eta erakunde askoren esker oneko omenaldiak jaso zituen. 1995ean ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 1999. urtean Aramaioko Seme Kuttun izendatu zuen bere jaioterriko Udalak. Euskal Herriko argitaletxeek ere omen egin zioten 2000. urteko Bilboko Liburu Azokan, euskararen alde egindako lan oparoagatik, Urrezko Luma emanez.

Betidanik Aramaio aipatu izan du bere lanetan:

  • Euskal aditza bizkaiera (1970).
  • Aitortu......zer dala-ta? (1972).
  • Bateoa (1973).
  • Olaetako euskal aditza (1978).
  • Bizkaiko Forua euskaratu zuen eta baita Gernikako Juntetxeko areto nagusian dauden esaldiak ere.
  • Aramaioko seme kuttuna.
  • 2000: Bilboko Liburu Azokako Urrezko Luma

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]