Paziente
Pazientea, gaixoa edo eria gaixotasuna pairatzen duen pertsona da. Berak kontatutako gaitzak sintomak dira, medikuak berari egindako elkarrizketari "anamnesia" deritzo, eta jasotako arakatze prozesuak "miaketa fisikoa" izena du.
Eritasunaren kronologiaren arabera, gaixoak akutuak edo kronikoak izan daitezke. Hainbat kasutan, gaixotasun bera daukaten pazienteak batzen dira elkarteetan, askotan aringarri suertatzen dena, informazioa partekatzeko eta bestelako babes eta onurak eskuratzeko asmoz (ikusi kanpo loturak).
Bestela, paziente terminala da irtenbide onik ez daukan gaixotasuna jasaten duena.
Historian zehar pazientea eta medikuaren arteko harremana aldatzen joan izan da, eredu paternalista batetik berdinen arteko modelorantz lerratuz.
Gaur egun, hainbat liburu edo webguneen bidez pazienteak informazioa lor dezake, kontuan hartuta iturri guztiak ez direla fidagarriak edo zientifikoak.