Paxillus filamentosus
Paxillus filamentosus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Paxillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Paxillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Paxillus filamentosus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Paxillus filamentosus Paxillaceae familiakoonddo espezie bat da.[1] Haltzak hazten diren ibaien eta erreken ertzetako espeziea da. Paxillus involutus perretxikoarekin gertatu zen bezala, oraindik ere zenbait gidatan jangarri gisa agertzen da, baina haren toxina hemolitiko eta termolabilak ditu. Hilgarria izan daiteke.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero laua eta azkenik hondoratua edo inbutu itxurakoa. Ertza oso kiribildua gaztetan, helduak makur edo zuzen, mehea, nahiko erregularra, batzuetan nahiko ildaskatua. Azala bereizgarria, nahiko lodia, es oso irmoa, hezetasunean likatsu samarra, distiratsua eguraldi lehorrean. Arre-oliba kolorekoa orban ilunagoekin. Hasieran leuna eta ondoren urratua edo ezkataz estalia.
Orriak: Oso estu, desberdinak, urkilatuak, elkartuak, meheak, okertuak, dekurrenteak, kapelatik bereizten errazak, kolore horixkakoak eta ondoren hori-ardo kolorekoak, marroi-arreez zikinduak kaltetutako eremuetan.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Orrien antzeko kolorekoa, eszentriko samarra, batzuetan kurbatua, oinarrian meheagoa.
Haragia: Sufre-hori kolore bizikoa, airearekin kontaktuan arre kolorea hartuaz joaten da. Zapore gazi-antzekoa eta usain ahulekoa.[2]
Etimologia:
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gordinik janez gero hilgarria izan daiteke, Paxillus involutus bezala.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paxillus involutus perretxikoarekin, oso antzekoa da, baina hau handiagoa da eta ez da haltzetan bakarrik ateratzen.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean agertzen da haltzen azpian, batez ere ibaiertzetan badaude.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 88 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 178. or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 471 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..