Paul Keating
Itxura
Paul John Keating (Sydney, Australia, 1944ko urtarrilaren 18a -) australiar politikaria da.
Australiako Lehen Ministroa izan zen 1991tik 1996ra bitartean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamalau urte zituela, ikasketak bertan behera utzi zituen, eta, urtebete geroago, Australiako Alderdi Laboralistan sartu zen. Hogeita bi urterekin hasi zen kargu politikoak hartzen. Hawke Lehen Ministroaren ordezkoa eta diruzaina izan zen zortzi urtez.
1991ko hauteskundeetan, Lehen Ministro izendatu zuten. Australia errepublika bihurtzea eta herrialdeko bandera berritzea proposatu zuen, Erresuma Batuaren bandera zuelako ertz batean. 1996ko hauteskundeak galdu ondoren, utzi egin zuen politika.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Keating |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |