Patrick Blackett
Itxura
Patrick Maynard Stuart Blackett (Londres, Ingalaterra, 1897ko azaroaren 18a - ib., 1974ko uztailaren 13a) fisikari ingelesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1923an mota bateko atomo bat (nitrogenoa) beste mota bateko atomo (oxigenoa) bihurtu zuen lehenengo aldiz. Izpi kosmikoen ikertzaile izan zen, eta 1932an positroia badela eta fotoiaren «gauzatzea» frogatu zituen, Occhialinirekin batera. Fisikako Nobel saria jaso zuen 1948an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]