Paskual Enea
Paskual Enea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Lezo |
Koordenatuak | 43°19′16″N 1°53′55″W / 43.32122°N 1.89853°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 25 |
Paskual enea etxea Lezon dagoen XVIII. mendeko eraikina da, Gurutze Santuaren plazako 4. zenbakian kokatzen dena. Zabala enearekin batera plazako frontea osatzen dute, bien erdian Ramon Cortazar arkitektoak XX. mendean eraikitako alondegia dutela[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxeak oinplano zuzena du, bi isurietako estalkia eta teilatu gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Beheko solairua eta beste hiru ditu. Lehenengo eta bigarren solairuko baoek ebaki apainduak dituzte eta hirugarren solairuan, 1930ean gehitua, armarria dago. Hiru solairuetako balkoiak jarraituak dira fatxadaren alderik alde, forjazko barandekin eta mentsuletan oinarriturik.
Harlangaitzezko mehelinak ditu eta zurezko zeharkako habeak, 7 m inguruko argi librearekin. Fatxada nagusia harearriz egina da[2][1].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Paskual enea ezkerrean, Zabala enea eskubian eta alondegia erdian.
-
Hirugarren solairuko armarria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
- ↑ Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plana. .
- ↑ «Paskual Enea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |