Pasibo
Ekonomian, pasiboa enpresa bateko ondarearen edo aktiboaren finantza-iturriak zehazten dituen atalen multzoa da. Horrez gain, kontabilitate finantzarioan, aktiboa pertsona zein enpresa batek dituen ondare zein eskubide finantzarioaz osatzen da. Pasiboak honen eginbeharrak jasotzen ditu, hau da, hartzekodun batek hornitutako finantzaketa da eta enpresa zein pertsona batek hirugarrengoei zor diena irudikatzen du, esaterako, bankuei ordainketak, hornitzaileak, zergak, langileei soldatak...
Egoera-balantzeak[1], enpresa baten egoera islatzen du eta enpresa baten ondasunak, eskubideak eta betebeharrak barneratzen ditu. Hortaz, balantzean bi atal ditugu: Aktiboa eta Pasiboa.
Enpresa munduan, oso garrantzitsua da egoera-balantze egoki bat osatzea eta interpretatzea enpresaren egoera ekonomikoa zein den jakiteko. Horregatik, artikulu honen ardatz nagusia Pasiboa izango da.
Hasteko, Pasiboa zer den azalduko dugu. Ondoren, Pasiboaren sailkapena egingo dugu eta Pasiboan gehien erabiltzen edota barneratzen diren kontu garrantzitsuenak aipatu eta azalduko ditugu. Pasiboa baloratzeko irizpideak ere aipatu ditugu, eta Pasibo ez-korrontearen eta Maniobra-Fondoaren arteko harremana azaldu dugu. Azkenik, Aktibo eta Pasiboaren kontzeptuak labur azaldu ditugu, askotan zalantzak sortzen dizkigu eta.
Pasiboaren definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomian, pasiboa enpresa bateko ondarearen edo aktiboaren finantza-iturriak zehazten dituen atalen multzoa da. Kontabilitate[2] ikuspuntu batetik, pasiboa, enpresa batek dituen zorrek eta obligazioek osatzen dute, non horiekin bere aktiboa finantzatzen duen. Aktiboak gizarte batek zertan inbertitu duen erakusten duen bitartean, pasiboak inbertsio horiek egiteko funtsen jatorriari buruzko informazioa ematen du. Oro har, pasiboa bi atal nagusietan bereizten da: ondare garbia, enpresaren jabe edo bazkideen beraien ekarpenak alegia, enpresak sortutako erreserbekin batera; eta kanpoko baliabideak, besteekiko zorren multzoa alegia. Epearen arabera, epe laburreko pasibo galdagarria edo pasibo korrontea eta epe luzeko pasibo galdagarria ere bereizten dira.
Enpresa baten ondare garbiak eta pasiboak "enpresaren finantza-egitura" osatzen dute, eta inbertitu den diruaren jatorriari buruzko informazioa emango digu, hau da, aktiboan ageri diren ondasun eta eskubideen finantzaketari buruzkoa. Finantzaketa hori bi talde handitan osatuta dago: funts propioak (ondare garbia ere esaten zaio) eta bestelako funtsak (hirugarrenekin zorrak). Lehenengoak jabeen (kapitala) hasierako ekarpenek eta banatu gabeko enpresa-mozkinek (erreserbek) osatuko dute; besteren funtsak, berriz, etorkizunean itzuli beharko diren hirugarrenekin egindako zorrak dira.
Horrez gain, kontabilitate finantzarioan, aktiboa pertsona zein enpresa batek dituen ondare zein eskubide finantzarioaz osatzen da. Pasiboak honen eginbeharrak jasotzen ditu, hau da, hartzekodun batek hornitutako finantzaketa da eta enpresa zein pertsona batek hirugarrengoei zor diena irudikatzen du, esaterako, bankuei ordainketak, hornitzaileak, zergak, langileei soldatak...
Pasiboaren sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondare garbiaren eta pasiboaren ondare masa garrantzitsuenak ondorengoak dira:
Ondare garbia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktibo eta Pasiboaren arteko diferentzia da. Bertan, Kapitala (Enpresaren bazkide edo jabeen ekarpenak, ondasun higiezin hori eratzeko orduan edo kapitala handitzeko prozesuan egindakoak), Erreserbak (Enpresak, aurreko ekitaldietan izandako irabaziak, eta dagozkien jabeei, dibidendu gisan ez banatutakoak), eta ekitaldiko emaitza (Irabaziak edo galerak) sartzen dira. Irabaziak egonez gero, partida honen zenbatekoa erreserbetara edo dibidenduetara bideratuko da. Aitzitik, galerak badaude, galerek, sozietatearen erreserbak gutxituko dituzte.
ONDARE GARBIA = AKTIBOA – PASIBOA (Pasibo ez korronte Pasibo korronte) |
Pasibo Korrontea (Epe laburreko zorrak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoera-balantzeko epigrafe honek, epe laburreko zorrak biltzen ditu, hau da, urtebete baino gutxiago zorrak sartzen dira bertan.
Ondorengo hauek aipa ditzakegu:
- Epe laburreko zorrak
- Kreditu-erakundeekin dauzkaten epe laburreko zorrak: Kreditu-erakundeek emandako edo antzekoengatik sortutako zorrak.
- Epe laburreko ibilgetu hornitzaileak: Garraio elementu bat, ordenagailu bat…definitutako ondasun hornitzaileekin sortutako zorrak
- Hartzekodun komertzialak eta ordaintzeko bestelako kontuak
- Hornitzaileak
- Hornitzaileak, ordaintzeko merkataritza-efektuak
- Zerbitzu emateagatik dauden hartzekodunak (Garraio-zerbitzua, Publizitatea…)
- Ordaintzeko dauden lansariak: Batez ere, soldatagatik eta kalte-ordainengatik
- Ogasun Publikoa, kontzeptu fiskalengatik hartzekodun: Enpresak Administrazio Publikoari ordaindutako edo ordaindu beharreko tributuak.
- Gizarte-segurantzako organismoak, hartzekodun: Enpresak, Gizarte-Segurantzarekin dituen zorrak.
Pasibo ez-korrontea (epe luzeko zorrak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirugarrenengandik epe luzera hartutako finantzaketa eta epemuga urte bat baino handiagoa da (finantza-gastuak barne). Honen funtzio nagusia, enpresaren epe ertain eta luzerako enpresaren finantzaketa beharrak asetzea da.
Besteak beste, ondorengo kontuak barneratzen dira:
- Betebeharrak eta bonuak
- Kreditu erakundeekin dauzkaten epe luzeko zorrak: Kreditu erakundeek emandako maileguengatik edo antzekoengatik sortutako zorrak, urtebetetik gorako epemuga dutenak.
- Epe luzeko ibilgetu-hornitzaileak: Garraio elementu bat, ordenagailu bat...definitutako ondasunen hornitzaileekin sortutako zorrak, urtebetetik gorako epemuga dutenak.
- Epe luzera ordaintzeko efektuak: Hartutako maileguengatik edo bestelakoengandik sortutako zorrak, urtebetetik gorako epemuga dutenak.
Pasiboko kontuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balantze baten pasiboetan agertzen diren kontu batzuen esanahiak honako hauek dira:
- Kapitala: enpresako jabeek egindako ekarpena da.
- Erreserbak: beste ekitaldi batzuetako emaitzak, non autofinantzaketarako erabiltzen diren.
- Ekitaldiko emaitza: urte horretan izandako mozkina edo galera, horrekin zer egin erabakitzeke dagoela.
- Epe luzeko zorrak: hirugarrenekin kontratatutako betebeharrak, urte bat baino gehiagoko epemuga dutena.
- Epe laburreko zorrak:hirugarrenekin kontratatutako betebeharrak, urte bat baino gutxiagoko epeguna dutena.
- Hornitzaileak: Gure jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren ondasunak, zerbitzuak edo osagaiak hornitzen dizkigutenekin ditugun zorrak.
- Hartzekodunak: Gure jarduerarekin zuzenean zerikusirik ez duten zerbitzuengatiko zorrak.
- Ordaintzeko dauden ordainsariak: enpresako langileei ordaindu ez zaien soldata zatia.
Pasiboaren balorazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasiboen balorazio-irizpide hauen bidez burutu ahal izango da:
- Balio kontablea: pasiboa agertzen den unean erregistratu.
- Arrazoizko balioa: pasibo bat likidatu daitekeen balioa da, bi aldeen adostasunarekin, beti ere, bi aldeak ondo informatuta.
- Eguneratutako balioa.
- Kostu amortizatua.
- Kostu historikoa edo Pasiboaren Kostua.
Pasibo ez-korrontea eta maniobra funtsa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasiboaren sailkapenaren atalean aipatu dugun bezala, ezinbestekoa da, pasibo korrontea eta pasibo ez- korrontea bereiztea. Laburki esan, pasibo ez-korrontea epe luzeko zorrak barneratzen direla eta pasibo korrontean aldiz, epe laburreko zorrak.
Bestetik, aipatu beharra dago, pasibo ez-korronteak lotura estua duela maniobra- funtsarekin. Pasibo ez-korrontea eta Ondare garbia epe luzeko baliabideekin osatzen dira eta enpresak eguneroko jarduerak eramateko baliagarriak dira, beraz, aktibo korrontearen zatia epe luzeko baliabideekin finantzatzen da.
Enpresen helburu nagusia, epe luzerako inbertsioak, baliabide iraunkorrekin finantzatu ahal izatea da. Horrela, oreka iraunkorra lortuko genuke aktiboaren iraupen denboran eta epe luzera finantzatzeko erabili diren funtsen itzultzeko epean.
Finantza-kontabilitatearen ikuspegitik, funtsezko da, maniobra-funts bat sortzea, eta horretarako aktibo korronteak handiagoa izan behar du pasibo korronteak baino. Horrek aukera emango du funts bat edukitzeko, enpresak eguneroko jardueratan arazorik ez izateko, kobrantzen eta ordainketen egutegian desorekak egonez gero.
Aipatzekoa da maniobra-funtsaren formula ondorengo hau dela:
Maniobra Funtsa = Aktibo Korrontea – Pasibo Korrontea |
Aktiboaren eta pasiboaren arteko aldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askotan, bi kontzeptu hauek desberdintzeko orduan zalantzak sortzen dira. Aktiboa[3], edukitzailearentzat, diru-sarrerak sortzen dituen ondasun edo produktua da; eta pasiboa, aldiz, kontrako da, hau da, gastu bat eragiten digu guztia da. Lehenengo definizioak, modu puntualean edo errepikatuan, ondarezko igoera eragiten digu, aldiz, bigarren definizioak, aldian behin edo finantza-egintza batean galerak eragiten dizkigu.
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehienetan, ekonomiaren inguruan ezagutza guxti duen pertsonak, ez ditu erabiltzen diren hitz teknikoak ulertzen. Hortaz, adibide erraz bat erabiliko dugu, pasiboaren kontzeptua, errazago ulertzeko:
“Poltsikotik edo bankutik dirua kentzen diguten operazio edo gauza guztiak dira”
Besteak beste, Hipoteka bat, Hornitzaileekin zorra, Mailegua…
Pasiboa, honela banatzen da:
- Pasibo ez korronte: Epe luzeko zorrak, hau da, urtebetetik gorako epemuga dutenak.
- Pasibo korronte: Epe laburreko zorrak, hau da, urtebete baino gutxiagoko epemuga dutenak.
Adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Hegala, S.L” enpresa, bazkideek bankuan sartu dituzten 20.000 euroko kapital sozialarekin eratu berri da. Egun berdinean, 200.000 euroko lokal bat erosi du eta bi epetan itzuliko duen mailegu batekin finantzatu da: 6 hilabete barru 50.000 euro eta 5 urte barru 150.000 euro.
Lehendabizi, egoera-balantzea egingo dugu, eta horretarako, partidak hiru ondare-masatan zatituko ditugu:
· Aktiboa: Ondasunak eta eskubideak
· Ondare Garbia: Baliabide propioak
· Pasiboa: Betebeharrak eta zorrak
AKTIBOA | ONDARE GARBIA | ||
Eraikuntzak | 200.000 € | Kapital Soziala | 20.000 € |
Bankua | 20.000 € | ||
PASIBOA | |||
Epe luzeko zorrak | 150.000 € | ||
Epe laburreko zorrak | 50.000 € | ||
TOTALA | 220.000 € | TOTALA | 220.000 € |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Balantze. 2019-02-01 (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
- ↑ Hacienda, España. Ministerio de Economía y. (D.L. 2010). Kontabilitate Plan Orokorra Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plan Orokorra. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 9788498604306. PMC 776333361. (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
- ↑ Aktibo. 2019-01-27 (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea](Gaztelaniaz) «Pasivo corriente - Definición, qué es y concepto» Economipedia 2015-05-31 (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
(Gaztelaniaz) «Pasivo: qué es» Diccionario de Economía (Eleconomista.es) (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](Gaztelaniaz) Valls, Miquel. (2015-03-10). «La importancia de clasificar correctamente el pasivo no corriente» Miquel Valls Economistes (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).