Pasai Antxo
Pasai Antxo | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Pasaia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′03″N 1°55′03″W / 43.3175°N 1.9175°W |
Pasai Antxo Pasaiako (Gipuzkoa) udalerriaren barruti bat da. 4.644 biztanle zituen 2007an, udalerriko bigarren populatuena delarik Trintxerpe ondoren.
Pasaiako portuaren hegoaldean kokatuta dago, eta ekialdetik Errenteria-Oreretarekin (Kaputxinoak auzoa) eta mendebalde nahiz hegoaldetik Donostiarekin (Altza eta Molinao) egiten du muga.
Pasai Antxon bai Renferen tren-geltokia zein Euskotrenen tren-geltokiak daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. menderarte eremu hau itsasaldia goratzean estalirik gelditu ohi zen padura eta zingiraz osatutako eremua zen, trenbidea eta errepide nagusia eraiki zirenean isolatua gelditu zelarik. 1846 aldera eremuaren jabetza Mandasko dukeari eman zitzaion, betiere lursailak lehortze aldera. Gerora, eremua lursail ezberdinetan banatu eta Pasaiako portua eta industrigunearen jardueren areagotzeari esker bertan etxebizitza eta industriak eraiki ziren.
-
Pasaiako portua, Pasai Antxoko lursailetan, eta atzealdean Trintxerpe.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Fermini eskainitako parrokia‑eliza du, 1913an egina, eraikinak ez dauka arkitektura‑balio berezirik.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasai Antxoko biztanleria |
---|
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkeraren barne dagoen Bidasoko hizkera da Pasaiakoa.[4] Bidasoko hizkera[2] erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daiteke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak eremu handiagoa hartzen ari dira, gehiago zabaltzen ari dira. Bidasoko izkeraren eremuan sartuta daude, Pasaiaz gain, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasai Antxoko jai nagusiak sanferminak dira, egun handia uztailaren 7an izanez.
Auzuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Molinao: Donostiako Altza auzoaren elkarbanaturik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pascual Erkizia, Iñaki - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
- ↑ a b «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Euskara ikasteko hiru saio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
- ↑ «Pasaia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
Herritarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isidro Langara (1912-1992), futbolaria, nahiz eta haurtzaroa Andoainen igaro izan.
- Kontxita Beitia (1940-), irakaslea.
- Patxi Angulo Martin (1960), matematikari, irakasle eta idazlea
- Arantza Aldezabal Roteta (1967-), ikerlaria
- Goiatz Oiartzabal (1983-), ekintzailea.
- Iraia Oiartzabal (1987-), moda diseinatzailea.
- Laura Ré (1995-), komunikatzailea.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pasaiako barrutiak | ||
---|---|---|