Edukira joan

Paniako antoxina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paniako antoxina
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. VII. mendea
Mugimenduaetruriar artea
Aurkikuntza lekuaTomb of Pania (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)bolia
Deskribapena
OinarrituaOdisea
Kokapena
LekuaNational Archaeological Museum (en) Itzuli
BildumaNational Archaeological Museum (en) Itzuli
Bigarren frisoaren irudiak.

Paniako antoxina K.a. VII. mendeko antoxina edo pixide bat da, Italiako Chiusi herriko Paniako hilobian aurkitutakoa. Gaur egun Florentziako Museo Arkeologiko Nazionalean ikus daiteke.

Paniako antoxina etruriar artearen adibide garrantzitsuenetariko bat da. Boliz egina, honekin hiru dira ezaugarri antzeko artelaka: Chiusiko bat eta Cerveterikoa bestea. Antoxina 22 zm.ko alutera duren zilindro huts bat da. Kanpotik friso horizontalez apainduta dago; frisoen artean landareen apaindurez (palmondo-ostoak eta loto-loreak) ornitutako banda hestuak daude.

Goiko frisoan Odiseako bi mito jaso ziren: Scyllarekin izandako topaketa eta Polifemorengandik ihesa. Bigarren frisoan gerren inguruko eszenak ikusten dira: borrokalarien alde egitea, hoplitek negar egiten duten emakumeei egindako agurrak, zaldun bat, borrokalari bat hileta-dantza egiten. Hirugarren frisoan animaliak eta munstroak ikusten dira. Azkenekoan, asmatutako animaliak ikusten dira.

Aurreko aroko bolizko lanekin konparatuta Paniako antoxinarena ez da hain monumentala baina eszenek errealismo handiago erakusten dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ranuccio Bianchi Bandinelli & Mario Torelli, L'arte dell'antichità classica, Etruria-Roma, Utet, Turin, 1976.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paniako antoxina Aldatu lotura Wikidatan