Edukira joan

Pandora'nın Kutusu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pandora'nın Kutusu
Jatorria
Argitaratze-data2008
IzenburuaPandora'nın Kutusu
Jatorrizko hizkuntzaturkiera
Jatorrizko herrialdeaTurkia, Frantzia eta Alemania
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena112 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Yesim Ustaoglu
Gidoigilea(k)Sema Kaygusuz (en) Itzuli
Yesim Ustaoglu
[[Kategoria:Sema Kaygusuz (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Argazki-zuzendariaJacques Besse (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIstanbul

ustaoglufilm.com…
IMDB: tt1285130 Filmaffinity: 669315 Allocine: 141827 Allmovie: v468532 TCM: 684854 Netlix: 70108559Edit the value on Wikidata

Pandora'nın Kutusu (euskaraz: «Pandoraren kutxa») 2008ko turkiar film dramatikoa da, Yesim Ustaoglu zuzendariarena. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mitologia grekoan, Pandora da munduko lehen emakumea, jain­ko guztien dohainez betea. Giza gaitz eta zoritxar guztiak barruan zituen kaxa zeukan. Epimeteore­kin ezkondu eta honek kaxa ireki egin zuen: munduan zehar gaitz guztiak zabaldu ziren orduan eta kaxaren hondoan itxaropena bai­no ez zen gelditu.[1]

Gau batez, berrogeita piku urteko hiru anai-arrebak dei bat jasoko dute Istanbulen: haien ama adindua Itsaso Beltzean duen etxetik desagertu da. Hiru­rak abiatuko dira amaren bila eta alde batera utziko dituzte, mo­mentuz, beren arazoak. Laster geratuko dira agerian hiruen ar­teko tentsioak, Pandoraren ku­txa ireki bailitzan.

Urrezko Maskorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Zinemaldiko sari nagusia jaso zuen filmak 2008. urtean. Emakume zuzendari batek irabazten zuen lehen aldia izan zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. «'Pandoranin kutusu' filmari eman diote Urrezko Maskorra» Berria 2008-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]