Edukira joan

Paisajismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paisajista» orritik birbideratua)
Paisaiagintzan hainbat faktore kontutan hartzen dira "paisaia" osatzeko
Albert-Kahn museoko Japoniako lorategia.

Paisajismoa [1], batzuetan ere paisaia-antolamendua edo paisaiagintza espazio edo paisaia baten ezaugarri sozialak, fisikoak eta psikikoak diseinatzeko, aldatzeko eta antolatzeko jarduera edo lanbidea da. Kontuan hartzen diren elementuak, besteak beste, honako hauek dira: flora, fauna, lorezaintza, laborantza, erliebeak, ur-ibilguak, eraikinak edo gizakiak sortutako beste materialak eta baldintza klimatikoak. landa, etxe inguru zehatz bat zein hiri inguru oso bat eraldatzeko unean, lekuaren ikuspegia zein baldintza fisiko edota aldartea kontutan hartu behar dira[2]. Azken helburua lekuak erakargarriagoak bilakatzea da. Paisaijista "paisaiaren inguruak lantzen edo sortzen dituen artista edo profesionala da"[3].

Paisaiagintzan landaretza eta faunaren kudeaketa sartzen dira, baina baita bertako topografia, hidrologia eta gizakiaren eraikinak edo eraldatutako elementuak. Baita "abstraktuagoak" izan daitezken elementuak, hala nola Eguraldia, argi jokuak... eta elementu kulturalak ere kontutan izanik. Lorezaintza, esate baterako, funtsezkoa da paisaiagintzan.

Paisaia hitza frantsesaren "Pays" hitzatik dator, hau da, herrialdea. "Aje" atzekiak "ekintza" esan nahi du.

Paisaiagintzaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean paisaiagintza eta lorezaintza sinonimoak ziren. Paisiailaria parke eta lorategien diseinatzaile bat zen. XX. mendean berriz kontzeptu hauek aldatzen joan ziren. Paisagintzak garapen handia ezagu du 1980. hamarkadatik aurrera. Ordura arte hormigoiaren erabilera eta kultura handia eman baita, bereziki 1960.en hamarkadan. Hirien garapen jasangarriago bat eta bigarren bigarren etxebizitzen zabaltzeak paisagintzarekiko kezka ekarri dute. azken hamarkadetan paisaiagintzan garapen handia eman da. Teknologia berriak, makina berriak, material berriak... Gaur egun paisaiagintzak bertako landareak erabiltzen ditu, bertako ingurumen eta klimari hobeto moldatuak daudelako, eta horrela sortutako lorategiak jasangarriagoak direlako. Joera hau Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebalean hasi zen, bertako klima lehorra kanpoko landaretza mantentzeko egokia ez zelako, eta gastu handiak ekartzen zituelako uran eta energian.

Paisaiagintzan kontutan hartzekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Elementu biziak, landaretza eta fauna. Lorazaintza paisaiagintzari dagokionez landare ezberdin eta egokien erabilera da aurretik dagoen edo sortu nahi den paisaiarekin era armoniotsu batean datorren giroa sortzeko. Paisaiagintzak baratzezaintzan zein diseinu artistikoan adituak diren pertsonak behar ditu.
  • Topografiaren eta izadiaren hainbat elementu; lur formak, lurraren gora-beherak, ur korronteak edota putzuak...
  • Gizakiak egindako zenbait elementu, hala nola; eraikinak, hesiak edo beste edozein gauza material gizakiak sortua edo lekuan ezarria.
  • Elementu abstraktoak; eguraldia, argi baldintzak...

Paisaia motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren gainazalean bereizten diren formetako bakoitzari paisaia deritzo. Ezaugarri nagusienak hauek dira: geologikoak, biologikoak, klimatikoak eta antropikoak.

  • Ezaugarri geologikoak: Erliebea nolakoa den adierazten digu eta nolako inguruak dituen.
  • Ezaugarri biologikoak: Zer-nolako landaretza eta animaliak bizi diren adierazten digu.
  • Ezaugarri klimatikoak: Horretan tenperatura eta prezipitazioak adierazten digu.
  • Ezaugarri antropikoak: Pertsonen eragina adierazten digu.

Zenbait paisailari ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parterre du Midi, jardins de Versailles
Versaillesko jauregiko lorategia, André Le Nôtreren lana.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]