Pagogan
Itxura
Pagogan | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.029 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′10″N 2°36′48″W / 42.76938°N 2.61324°W |
Mendikatea | Gasteiz mendiak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Exklabe | Trebiñuko barrendegia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Okia, Monasterioguren, Uribarri Nagusia, Gasteizko mendatea, Axarte, Okia-Saseta |
Luberri | Luberri |
Pagogan Arabako mendia da, Gasteiz mendiak mendilerroan kokatuta dagoena. Iparraldean Gasteizko lautada dago, hegoaldean berriz, Trebiñuko konderria.
Iparraldeko isurialdean pagadiak daude (hortik datorkio izena), eta hegoaldean berriz, arteak eta ipuruak hazten diren larreak.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal izen honen jatorria pago gain da, iparraldeko isurialdean dituen pagoak direla eta. Geroago, gaztelaniaz, jatorrizko esanahia ahaztuta, Palogan esan izan zaio.[1]
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Okiako mendatetik: 50 minutu
- Okia/Okinatik: 1 ordu
- Monasteriogurendik: 1 ordu eta 45 minutu
- Uribarri Nagusitik: 1 ordu eta 45 minutu
- Gasteizko mendatetik: 1 ordu eta 45 minutu
- Axartetik 1 ordu
- Okia-Sasetatik: 2 ordu eta 30 minutu
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- ↑ (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Pagogan (1029 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).