Pag (uhartea)
Pag (uhartea) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 349 m |
Mota | uharte |
Luzera | 60 km |
Azalera | 285 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°29′11″N 14°57′15″E / 44.4864°N 14.9542°E |
UTC ordua | UTC 01:00 |
Honen parte da | Dalmatian Archipelago (en) |
Kokapena | Adriatikoa |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Primorje-Gorski Kotar eskualdea |
Eskualde geografiko | Kvarner |
Ur-gorputza | Adriatikoa |
Pag uhartea (kroazieraz pâːɡ ahoskatua; latinez: Pagus, italieraz: Pago, alemanez: Baag) Kroaziako Lika-Senj eskualdeko uharteetako bat da, Kroaziako bosgarrena azaleran eta seigarrena populazioari dagokionez.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte luzea da, 60 km-ko luzera eta 2 edo 10 km-ko zabalera du, guztira 302.47 kilometrotako kostaldea. Ipar-mendebaldeko eremua malkartsua da eta bertan dago punturik garaiena Sveti Vid (San Vito, 348m). Hegoaldea berriz laua da. Nekazaritzarako lur aproposa da eta mahatsa, barazkiak, fruituak eta olibak hartzen dira bertan. Bi herri ditu, Pag (4.350 biztanle) eta Novalja (3.663), eta hainbat herrixka txiki.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tradizionalki Pag gatz ekoizpenera dedikatu izan da nagusiki. Jarduera honen lehenengo aipamena 999 urtekoa da, baina erromatarren garaian ere horretan aritzen zirela uste da. Kroaziako lehen haize-errotak bertan ezarri ziren.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Andre Mariaren jasokundearen basilika.
-
Itsasertzeko pasealekua.
-
Gatzagak.