Edukira joan

Pacita Abad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pacita Abad

Bizitza
JaiotzaBatanes (en) Itzuli1946ko urriaren 5a
Herrialdea Filipinak
BizilekuaSan Frantzisko
HeriotzaBatan Island (en) Itzuli2004ko abenduaren 7a (58 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaJorge Abad
AmaAurora Barsana-Abad
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington University (en) Itzuli
Filipinetako Unibertsitatea
San Frantziskoko Unibertsitatea
Corcoran College of Art and Design (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Mugimenduaarte feminista
pacitaabad.com
IMDB: nm9888037 Edit the value on Wikidata

Pacita Abad (Basco, Batanes probintzia, 1946ko urriaren 5a - Batan uharteak, 2004ko abenduaren 7a) filipinar margolaria zen.

Politikoki konprometitutako familia batetik etorria, Zientzia Politikoak ikasi zituen Filipinetako Unibertsitatean. 1969an, Filipinetako estatuburu izateko Marcos presidentea bere aurkari nagusia zen Aquino alderdi liberaleko buruzagiaren aurka nagusitu zenean, gurasoek Pacita Abad Estatu Batuetara bidali zuten ikasketak egitera. 1970ean, San Frantziskon finkatuta, George Kleiman margolariarekin ezkondu zen, eta pinturara dedikatzea erabaki zuen, bertako bizitza artistikoan parte hartuz. Bere lehen senarrarengandik bananduta, Asian autostop egin zuen urtebebetez Jack-Garrityrekin, zeinarekin ezkondu baitzen. 1975ean, Washingtongo Corcoran School of Art-en pintura ikastera itzuli zen, eta, 1977an New Yorkeko Art Students Leaguen.[1]

Ondoren, hainbat urtez bidaiatu zuen, Estatu Batuetan, Mexikon, Indian, Afganistanen, Yemenen, Malin, Papua Ginea Berrian eta Indonesian, bere mihisekin bidaiatzen zuen margolari ibiltari gisa. Egindako bidaiek eragin nabarmena dute bere estilo artistikoan, eta inspirazio iturri izan ziren.[1]

Artista emankorra bihurtu zen, 5000 artelan baino gehiago sortu zituen, 60 bakarkako erakusketa inguru egin zituen eta kontinente guztietako museo eta galerietan, Ipar Amerikan, Latinoamerikan, Asian, Europan eta Afrikan, 70 talde-erakusketetan parte hartu zuen. Egun, bere lana hainbat arte-bildumetan dago, publiko zein pribatuetan, 70 herrialde baino gehiagotan. 2004ko urtarrilean, hil baino hilabete batzuk lehenago, Singapurren 55 metroko zubi bat margotu zuen, Alkaff Bridges.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Luquin et al. 2013, 4 orr. .
  • (en) Ian Findlay-Brown, Pacita Abad, exploring the spirit, t. 2, National Gallery of Indonesia, 1996, 139 or.
  • (en) Thelma B. Kintanar et Sylvia Mendez Ventura, Self-portraits: Fourteen Filipina Artists Speak, t. 2, Ateneo University Press, 2003, « Pacita Abad », 7-8 or.
  • Elisabeth Luquin, Béatrice Didier (zuz.), Antoinette Fouque (zuz.) et Mireille Calle-Gruber (zuz.), Le dictionnaire universel des créatrices, Éditions des femmes, 2013, «Abad, Pacita (Basco, Batanes 1946 – Singapour 2004)», 4 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]