Otzarreta
Otzarretako pagadia, Gorbeiako Parke Naturalean, Saldropon kokatuta dagoen pagadi aipagarri bat da.
Ehun urte baino gehiagoko pagoek eta bertatik igarotzen den erreka-ibilgu meandroak (Zubizabala) birsortzen dute, Otzarretako pagadiari berezitasuna emanez[1].
Otzarretako pagadiaren ezaugarri bat da bertako zuhaitzek adarrak zerurantz luzatzen dituztela argimutil edo ganderailu moduan, ohiko pagoek ez bezala. Arrazoia, bere garaian ikazkinek pago hauek erabiltzen zituzten egur-ikatza egiteko, pagadi osoa pago baso bihurtu zuten[2].
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeanuriko udalean kokatuta dago, Bizkaia eta Araba probintzien mugan eta Barazarko portuaren alboan. Txikia baina bizia, pagadi txiki hau, bertatik igarotzen den errekarekin batera, Bizkaiko gunerik bisitatuenetako bat bihurtu da.