Ospitalea etxea
Ospitalea etxea | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Arberoa |
Udalerria | Irisarri |
Koordenatuak | 43°15′25″N 1°13′58″W / 43.257065°N 1.232834°W |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084403 |
Ospitalea etxearen Nafarroa Beherako Irisarri herriaren erdialdean altxatzen den eraikin handia da. Lehenengo aztarnak XII. mendekoak dira; orduan, Maltako Ordenako bigarren komandantzia izan zen. Ospitaleko Zaldunek leku hartan Erdi Aroan altxatu zutenaren ordez eraiki zen egungo etxea, XVII. mende hastapenetan. Monumentu Historiko gisa sailkatua dago. Egun, Ondarearen Hezkuntza Zentroaren egoitza da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxea 1607an eraiki zuen Martin de Larreak, Ospitaleko Zaldunen komandanteak, Montgomeryren inbasioan suntsitutako komandantzia zaharra ordezkatuz. Eraikin honek Maltako Ordena eta Compostelako erromesaldia (1186an aipatutako ospitalea) gogoratzen ditu. Laukizuzenaren lau ertzetan egoitza feudal baten itxura gogorarazten duten talaia euskarriak geratzen dira. Eraikinak hiru solairu zehazten ditu. Ganbara bao angeluzuzenek argiztatzen dute. Ekialdeko fatxadan, sarrerako ateak, bere erdi-puntuko arkuaren gainean, eraikuntza aipatzen duen inskripzio bat darama, espainiarrek 1814an kaltetutako Martinen armarria erakusten zuena.[2]
Ondarearen Hezkuntza Zentroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak osoki zaharberritua, Ospitaleak, urtean zehar ondare-eskoletarako edo, opor garaian, egonaldi ludiko-edukatiboan gazteei harrera egiten die; turista taldeei eta familiei baita ere. Leku horren historia eta Ospitaleko Zaldun misteriotsuak deskubritzea eskaintzen die. Halaber, aldi baterako erakusketak eta mediateka bat ere eskaitzen du zentroak. Bestalde, bisitak, harrizko eraikin gotorraren eta barneko eremuaren itxura garaikidearen arteko uztartze harmoniatsuaz gozatzeko parada ematen du.[3]