Edukira joan

Oso latza izan da

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oso latza izan da
Jatorria
Egilea(k)Xabier Mendiguren Elizegi
Argitaratze-data2023
IzenburuaOso latza izan da
ArgitaletxeaElkar
ISBN978-84-1360-116-8
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberri historikoa eta non-fiction novel (en) Itzuli
Hizkuntzaeuskara
Fikzioa

Oso latza izan da (Elkar argitaletxea, 2023) Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako eleberri historikoa da, benetako gertaerak eta pertsonaiak dokumentatzen dituena. Mendigurenek adierazi zuenez, "fikziorik gabeko nobela bat da, Rodolfo Walshen eta Truman Capoteren estiloan. Kronika bat, baina modu literarioan idatzita".[1]

Eleberriak kontatzen duena da Joxe Arregi Izagirre ETAko kidearen heriotza. 1981eko otsailean hil zen, torturaren ondorioz, Carabanchelgo espetxean. Gertaera hori eta garaiko beste batzuk ageri dira eleberrian, hala nola José María Ryan ingeniariaren bahiketa eta hilketa, baina kontakizuna zentratzen da Agirreren gorpu torturatuari egin zizkioten argazkiak. Bere garaian ez zen argitu nola egin ziren haiek, baina Amagoia Gurrutxaga kazetariaren 2009ko erreportaje batek argitu zuen: Zizurkilgo hilerriko deposituan gauez zegoela hilkutxa, Juan Kruz Unzurrunzaga ETA pm-ko kide ohia eta Bixente Ameztoi margolaria joan ziren hara, gorpua kutxatik atera, bertan egin argazkiak, eta itzuli katabutera.

Izenburua eta azala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Arregik berak torturak jasan ondoren espetxeko ziegako kideei esan ziena da, labur baina gogor, zer jasan zuen ("Oso latza izan da"). Beste liburu baten izenburuan ere agertzen da: Oso latza izan da: La tortura en Euskal Herria (Julen Arzuaga, 2012), tortura kasuen bilduma dokumentatua gazteleraz.[2]

Mendigurenek azpititulua ere eman zion eleberriari, lehen edizioko azalean agertzen ez zena, baina bai izenburuaren orrian: «Joxe Arregiren pasioa, herioa eta berpiztea». Ideia honekin bat egiten zuen ilustrazioa aukeratu zuen Mendigurenek euskarazko lehen edizio horretarako, Andrea Mantegnaren Kristo hila.[1]

Mantegnaren Kristo hila.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Ugarte Irizar, Itziar. (2023-09-18). «'Oso latza izan da' plazaratu du Xabier Mendigurenek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Oso latza izan da - Julen Arzuaga Gumuzio» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]