Edukira joan

Oskar Kokoschka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oskar Kokoschka

Bizitza
JaiotzaPöchlarn (en) Itzuli1886ko martxoaren 1a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Cisleithania  (1886 -  1914)
 Pakistan  (1914 -  1946)
 Txekoslovakia  (1935 -
 Erresuma Batua  (1946 -  1978)
 Austria  (1978 -  1980)
HeriotzaMontreux1980ko otsailaren 22a (93 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Clarens (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Applied Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, antzerkigilea, poeta, unibertsitateko irakaslea, diseinatzailea, artista grafikoa, marrazkilaria, artista bisuala, ilustratzailea eta idazlea
Lantokia(k)Viena
Praga
Ingalaterra eta Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Dresden Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGeorges Minne (en) Itzuli
KidetzaRoyal Academy of Arts
Bavariako Arte Ederren Akademka
Mugimenduaespresionismoa
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm1786123 Discogs: 2372150 IMSLP: Category:Kokoschka,_Oskar Find a Grave: 8241370 Edit the value on Wikidata

Oskar Kokoschka (Pöchlarn, Austria, 1886ko martxoaren 1a – Montreux, Suitza, 1980ko otsailaren 22a) margolaria, marrazkilaria, grabatzailea, poeta eta antzerkigilea izan zen, erretratu eta paisaia espresionistengatik ezaguna. Margolari espresionista handienetako bat izan zen. Lehen obretan, pertsonaien psikologian barneratzeko ahalegina nagusi bazen ere, humanismo sakon baten ikuspegi alegorikoek bete zituzten, neurri handi batean, haren azken lanak.

Kokoschkaren jaiotetxea.
Kokoschka bere lantegian.


1886ko martxoaren 1ean jaio zen, Pochlarnen, Austria-Hungaria Inperioaren garaian. Haurtzaroko arazo ekonomiko eta familiarrek, batetik, eta anaia zaharraren heriotzak, bestetik, arrasto sakona utzi zuten haren izaera oinazetsuan.

Vienako Arte eta Lanbide eskolan egin zituen ikasketak (1905-1909). 1908an Adolf Loos arkitektoa ezagutu zuen, eta haren bidez egin zuen abangoardiako artisten ezagutza. Berlina jo zuen gero, eta han abangoardiako giroan murgildu zen berehala, Der Sturm aldizkariaren inguruan. Garai hartan, margolaritza ez ezik literatura ere landu zuen; poemak eta dramak idatzi zituen: Mörder, Hoffnung der Frauen (1907, Hiltzailea, emakumeen esperantza), Der brennende Dornbusch (1911, Sasia sutan).

Paisaiak eta erretratuak margotu zituen batez ere, indar espiritual handikoak bigarrenak. Hasieran, kolore naturalistez eta lerro leunez margotu zuen, baina, pixkanaka, bere margokera asaldatuz joan zen, pintzelaren arrastoa lodituz, kolorea biziagotuz, eta ertz-inguruak astunduz. Garai hartako eta haren obra osoko lan garrantzitsuenetako bat Ekaitza du (1914, Kunstmuseum, Basilea, Suitza), bere buruaren eta Alma Mahleren erretratu bat itsaso haserrearen erdian.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, larri zauritu baitzuten, bidaia bat egin zuen Europan, Afrikan eta Ekialde Hurbilean zehar. 1937an Alemaniako obra guztia konfiskatu zioten, degeneratua zelakoan.

Nazismoaren etsai handia izan zen, eta koadro bat egin zuen Kondor Legioak Bizkaiko herriak bonbardatu zituenekoaz, Euskal Herriko haurren alde[1]. 1938an Londresa joan zen, eta han gizateria pairatzen ari zen oinazea eta sufrikarioa azaldu zuen bere margolanetan: Arrautza gorria (1940-1941, Narodni Galerie, Praga). Azkeneko urteetako obra, berriz, bareagoa da, zenbait hiri-ikuspegi eta gai mitologikoko margolanetan ikus daitekeen bezala. Montreuxen hil zen, Suitzan, 1980ko otsailaren 22an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oskar Kokoschka Aldatu lotura Wikidatan