Orodes II.a
Orodes II.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. 70(e)ko hamarkada |
Herrialdea | Partia |
Heriotza | Ray (en) , K.a. 38 (22/32 urte) |
Familia | |
Aita | Praates III.a |
Ezkontidea(k) | Laodice of Parthia (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Partiako arsaziar dinastia |
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Orodes II.a, Partiar Inperioko errege bat izan zen, K.a. 57 eta K.a. 38 bitartean gobernatu zuena. Orodes, Praates III.aren seme bat zen, bere anaia Mitridates IV.a Partiakoarekin batera hil zuena.
Mitridates IV.a Mediako errege bihurtua izan zen, baina laster kanporatu zuen Orodesek, eta Siriara ihes egin behar izan zuen. Handik, partiarren lurraldea inbaditu zuen, eta, erregealdi labur baten ondoren, Surenak setiatu zuen, Orodesen jenerala zena, Seleuzia Tigrisekoan. Setio luze baten ondoren, Orodesen aginduz harrapatua eta hila izan zen.
Bitartean, Marko Lizinio Krasok erromatar jenerala, partiar inperioa konkistatzeko bere saiakera hasi zuen, baina garaitua eta eraila izan zen K.a. 53an, Carrhaeko guduan, Surena partiar jeneralaren aurrean, Orodes berak, Armenia inbaditu eta Tigranes II.a Handiaren seme zen Artavasdes II.a, Erromaren laguntzari uko egitera behartzen zuen bitartean. Carraseko guduan lortutako garaipenaren ondorioz, Partiar Inperioak, Eufrates ibaitik ekialderako herrialdeen leialtasuna ziurtatu zuen. K.a. 52an, partiarrek, Siria inbaditu zuten, baina arrakastarik gabe, eta Orodes II.ak Surena hil egin behar izan zuen, bere jenerala botere gehiegi hartzen ari baitzen. Bere aldetik, erregearen seme txikia zen Pakorus I.a, Kasio erromatarrak garaitu zuen K.a. 51n.
Erromatar Errepublikako Bigarren Gerra Zibilean, Orodesek, lehenik, Ponpeioren aldea aukeratu zuen, eta, Julio Zesar eraila izan ondoren, bere laguntza, Marko Bruto eta Kasiori eman zien. K.a. 40an, Pakorus eta honen aliatua zen Kinto Labienok, Siria eta Asia Txikia eraso zituzten, lurraldea oso-osorik hartuz. Baina, Publio Ventidio Basok zuzendutako kontraeraso erromatarrak, galdutako lurraldeak berreskuratu eta Labieno eta Pakorus garaitu zien, hauek, hilak izan zirelarik. Pakorusen heriotzaren ondoren, erregeak, oinordeko bezala, bere seme Praates IV.a izendatu zuen, honek, bere aita hil zuelarik.