Organulu
Organuluak, biologia zelularrean, zelula eukariotoen zitoplasman aurkitzen diren egitura desberdinak dira. Forma eta funtzioak ondo definituta dituzte eta bakoitza bere bigeruza lipidikoan bilduta dago. Organulu gehienak ez dira zelula prokariotoetan agertzen.
Historia eta etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organulu izena latinezko organula (pluralean organulum) hitzetik dator eta "organo txikia" esan nahi du, gorputz batean organoek betetzen duten funtzioarekin parekatzen direlako ezarri zitzaien izen hori[1]. Karl Möbius zoologo alemanak ezarri zuen izena 1884. urtean.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organulu guztiak hainbat multzo handitan sailkatzen dira:
- Mintzik gabeko organuluak: zentrosomari eta zitoeskeletoari loturikoak. Erribosomak ere mota honetako organuluak dira.
- Endomintz sistemari dagozkionak: Zelularen konpartimentalizazioz sortu ziren, adibidez erretikulu endoplasmatikoa, Golgi aparatua, lisosomak, bakuoloak...
- Endosinbiotikoak: Endosibiosi bidez sortu ziren eta bi mintz agertzen dituzte. Beren genoma eta erribosoma propioak dituzte eta beren kabuz duplikatzen dira mitosi prozesuetan. Mitokondrioa eta kloroplastoa dira adibide nagusiak.
Prokariotoek ez dute organulurik baina zelula mintzaren inbaginazioek organuluek egin beharreko funtzioak burutzen dituzte, eta zelularen barnean funtzio espezifikoa duten eremuak ere badituzte.
Zelula eukariotoetako organuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organulu nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organulua | Funtzioa | Egitura | Organismoak | Oharrak | Irudia |
---|---|---|---|---|---|
Bakuoloa | metaketa, garraioa eta homeostasia | mintzezko zakuak | landare eta onddoek | ||
Erretikulu endoplasmatikoa | proteinen eta zenbait lipidoren sintesia eta paketatzea | erribosomekin elkartu daiteke (EEP) | eukarioto guztiek | ||
Golgi aparatua | proteinen garraioa eta heltzea, lisosomen eraketa | diktiosomak (zakuak eta xixkuak) | eukarioto gehienek | ||
Kloroplastoa | fotosintesia | mintz bikoitza du | landareak protistak (algak) |
DNA eta erribosomak ditu | |
Mitokondrioa | energia ekoizpena | mintz bikoitza du | eukarioto gehienek | DNA eta erribosomak ditu | |
zelula horma | Presio osmotikoari aurre egin | mintza inguratzen duen zelulosazko horma | landare, onddo eta protistoek | ||
zelula mintza | Zelula mugatu eta zitoplasma eta kanpoaldearen arteko elkartrukea | bigeruza lipidikoa eta proteinak | izaki guztiek | ||
zelula nukleoa | DNA eta RNAren mantenua eta expresio genetikoa | mintz bikoitzaz inguratua | eukarioto guztiek | genoma du bere baitan |
Bigarren mailako organuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organulua | Funtzioa | Egitura | Organismoak | Irudia |
---|---|---|---|---|
Ohikoak | ||||
Besikula edo xixkua | Sustantzien garraioa | Mintzezko egitura | eukarioto guztiek | |
Erribosoma | Proteinen sintesia | RNA eta proteinak Bi azpiunitate |
izaki guztiek | |
Lisosoma | Digestio zelularra | mintzezko egitura | animaliek | |
Nukleoloa | erribosomen sintesi hasiera | proteinak eta material genetikoa | eukarioto gehienek | |
Peroxisoma | Digestio zelularra | mintzezko egitura | eukariotoek | |
Zentrioloa | zitoeskeletoaren ainguralekua | bi zentriolok zentrosoma eratzen dute. Mikrotubuluz eginak daude. | animaliek | |
Zilioa eta flageloa | Zilioa: zelulaz kanpoko matrizea mugitzea Flageloak: desplazamendua |
Mikrotubuluz eginak daude | animaliek, protistoek eta landare batzuk | |
Espezifikoak | ||||
Akrosoma | espermatozoideak obuluaren horma zulatzea | mintzezko egitura | animali gehienek | |
Begi orbana eta ozeloidea | argia detektatzea fototaxia burutzeko | fotorrezeptoreak | alga berde zelulabakarrek | |
Exosoma | azido nukleikoen digestioa | proteinazko konplexua | eukariotoek eta arkeobaterioek | |
Glikosoma | entzima glikolitikoak gordetzea | mintzezko egitura | protozooek | |
Glioxisoma | gantz azidoak karbohidrato bihurtzea | mintzezko egitura | landaretako haziek | |
Hidrogenosoma | energia eta hidrogeno ekoizpena | mintzezko egitura | eukarioto zelulabakar batzuek | |
Inflamasoma | hantura erantzuna | proteinazko konplexua | eukariotoek | |
Knidoblastoa | ziztatzea | espiral itxurako harizpia | Knidarioek | |
Melanosoma | pigmentuen pilaketa | mintzezko egitura | animaliek | |
Miozuntza | muskulu uzkurdura | mikrofiruak | animaliek | |
Mitosoma | oraindik ikertzeko | mintz bikoitza | mitokondriorik ez duten zelulabakarrak | |
Parentosoma | oraindik ikertzeko | oraindik ikertzeko | onddoek | |
Proteasoma | proteinen digestioa | proteinazko egitura handiak | eukarioto guztiek | |
Stress aleak | RNA biltegia | mRNA konplexuak | eukarioto gehienek | |
TIGER domeinua | mRNA kodetzeko proetinak | eukarioto gehienek |
Prokariotoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prokariotoak ez dira eukariotoak bezain konplexuak eta lipidozko mintzezko konpartimenturik ez dute azaltzen zelularen barnean. Eukariotoetan agertzen diren hainbat osagai agertzen dute ordea, erribosomak, zilioak, flageloak, zelula horma... Egitura hauek desberdintasunak badituzte ordea.
Berezkoak dituzten osagai batzuk ere azaltzen dira. Mesosoma izeneko zelula mintaren inbajinazioak dituzte, Golgi aparatuaren eta zentrioloen funtzioa burutzen duten ikertzen ari dira. Hasieran arnasketa zelularrarekin lotu zen baina prestakuntzetan erabilitako sustantzia kimikoen ondorioz eratzen direla uste da[2]. DNA kromosoma zirkularraz gain material genetikozko plasmido txikiak ere badituzte, pilusen bidez bakterioen artean trukatzen dituztenak. Zianobakterioek tilakoideak dituzte.
Beste osagai batzuk:
- Anamoxisomak: Amonioa oxidatzeko
- Karboxisomak: karbonoa finkatzeko
- Klorosomak: Sufrearen bakterio berdeetan argi izpiak harrapatzeko
- Magnetosomak: eremu magnetikoan orientatzeko[3]
- Nukeloidea: DNAren transkripzioa gertatzen den eremua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Historical Books - historische Bücher» www.dietzellab.de (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ (Ingelesez) Ryter, A. (1988-01-01). «Contribution of new cryomethods to a better knowledge of bacterial anatomy» Annales de l'Institut Pasteur / Microbiologie 139 (1): 33–44. doi: . ISSN 0769-2609. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ (Ingelesez) Komeili, Arash; Li, Zhuo; Newman, Dianne K.; Jensen, Grant J.. (2006-01-13). «Magnetosomes Are Cell Membrane Invaginations Organized by the Actin-Like Protein MamK» Science 311 (5758): 242–245. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 16373532. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).