Orestes
Orestes | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Agamemnonides (en) |
Familia | |
Aita | Agamemnon |
Ama | Klitemnestra |
Ezkontidea(k) | Hermione |
Bikotekidea(k) | Erigone |
Seme-alabak | Tisameno eta Pentilo |
Anai-arrebak | Elektra, Laodice (en) , Krisotemis eta Ifianasa |
Orestes[1][2] greziar mitologian, Agamenon eta Klitemnestraren lau seme-alabetatik, mutil bakarra izan zen.
Homeroren istorioaren arabera, Orestes Mizenasetik kanpo zegoen, bere aita Troiako Gerratik itzuli eta Egistok erail zuenean. Zortzi urte geroago, Orestes Atenasetik itzuli zen eta bere aitaren heriotza mendekatu zuen bere amaren maitalea hilez. Pindaroren arabera, Orestes, Arsinoe izeneko bere haurtzainak edo bere arreba Elektrak salbatu zuten, nork, herrialdetik atera zuen Klitemnestrak hil nahi zuenean. Fanotera ihes egin zuen, Parnaso mendian, non, Estrofio erregea berataz arduratu zen.
Bere hogeigarren urtebetetzean, Delfoseko orakuluak, bere etxera itzuli eta bere aitaren heriotza mendekatzeko esan zion. Orestes etxera itzuli zen bere lagun Piladesekin batera, Estrofioren semea. Eskiloren arabera, Orestes, bere arreba Elektrarekin aurkitu zen euren aita Agamenonen hilobi aurrean, nora, bihak, hildakoari ohoreak ematera joan ziren. Elkar ezagutu zuten eta Orestesek mendekua aurrera nola eramango zuen pentsatu zuten. Oinarrizko istorio bera kontatzen da, modu ezberdinetan Sofokles eta Euripidesen Elektra izeneko euren lanetan.
Eskiloren Eumenideak izeneko Orestiadaren hirugarren zatian, mendekuaren ondoren (batzuetan Elektraren laguntzarekin), Orestes erotu egiten da eta eriniek jazartzen dute (Elektrarekin egiten ez dutena), hauen betebeharra, senidetasun erruki loturen edozein bortxatze zigortzea delarik. Orestes, Delfoseko tenpluan babestu zen, baina, Apolok mendekua aurrera eramateko esan zion arren, ez zen gero Orestes horren ondorioengatik babesteko gai. Azkenik, Ateneak hartu zuen Atenaseko akropolian, eta kasuaren epaiketa formala antolatu zuen Areopagoaren aurrean, alegia, Atikako hamabi epailek osatutako epaimahaiaren aurrean. Eriniek euren biktima eskatu zuten eta Orestesek Apoloren agindua bete zuela argudiatu zuen. Epaileen botoak modu berdinean zatituta geratu ziren: Seik Eriniei eman zieten arrazoia eta beste seiek Orestesi. Hori horrela, azkenik, Ateneak errugabetzat jo zuen bere bozka erabakiorrarekin. Eumenide bezala gurtuak ziren erritu berri batekin lasaituak izan ziren Eriniak eta Orestesek, esker onez, aldare bat eskeini zion Atenea Areiari.
Eskilorekin zigorra hortan geratzen zen, baina, Euripidesen arabera, Eriniengandik ihes egiteko, Apolok Orestesi Taurora (oraingo Krimeara) joateko agindu zion, zerutik erori zen Artemisa Tauropolaren estatua bereganatu eta Atenasera eramateko. Orestes Taurora joan zen, bere lagun Piladesekin batera, eta tauriek, lur hartako biztanleek, biak gartzelaratu zituzten, Artemisari arrotz ziren guztiak sakrifikatzeko ohitura baitzuten. Sakrifizioa egitearen ardura zuen Artemisaren apaiz anderea, Orestesen arreba arreba Ifigenia zen, nork, bere neba zela jakin gabe, Orestesi askatzea eskaini zion, Greziara gutun bat eramatearen truke. Orestesek ezezkoa eman zion eta Piladesi eskaini zion gutuna eramatea, bera sakrifikatua izateko geratzen zen bitartean. Elkarrekiko adiskidetasunak eragindako gatazka baten ondoren, Piladesek amore eman zuen, baina gutunak eragin zuen Orestesek eta Ifigeniak elkar ezagutzea, eta hirurek elkarrekin ihes egin zuten, eurekin Artemisaren irudia zutelarik. Greziara itzuli ondoren, Orestesek bere aitaren Mizenasko erresumaren jabetza hartu zuen (Egistoren seme zen Aletes hilez), eta Argos eta Lakonia bereganatu zituen. Kontatzen denez, suge batek horzka egin ondoren hil zen, Arkadian. Bere gorpua Espartara eraman zen lurperatua izateko, non gurtua izan zen, edo, italiar elezahar baten arabera, Ariziara, handik Erromara eramana izateko (Servio Eneidari buruz II. 116).
Troiako gerraren aurretik, Orestes ezkon hitza emanda zegoen bere lehengusina Hermioneri, Menelaoren alabari. Gerraren ondoren, Menelaok bere alaba Neoptolemorekin ezkontzea nahi izan zuen. Orestesek eta Neoptolemok borroka egin zuten eta azken hau hil egin zen. Hermionerekin ezkondu eta Arkadia eta Argos bereganatu ondoren, hauen tronuak erregerik gabe geratu baitziren, Peloponeso osoko gobernari bihurtu zen Orestes. Heraklidak izan ziren Orestesen seme izan zen Tisamenoren hiltzaileak.
Teleforen istorioaren bertsio batean, honek Orestes preso hartu zuen, nork, Akilesi, sendatzeko eskatzen zion.
Iturri batzuen arabera, Orestes Pentiloren aita izan zen bere arrebaorde Erigonerekin.
Orestes literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orestesen istorioa Eskiloren Orestiada (Agamenon, Koeforas, Eumenideak), zein Estesikororen Orestiadaren gaia izan zen. Baita Sofoklesen Elektra eta Euripidesen Elektra, Orestes eta Ifigenia Tauriden liburuen gaia ere. Badago latinez idatzitako olerki epiko bat, 1000 hexametroz osaturikoa, Orestes Tragoedia izenburukoa eta Kartagoko Drakonzio ei dena egile.
Greziar mitologiako beste Orestes batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greziar mitologian, izen bereko beste pertsonaia batzuk honako hauek dira:
- Aurrekoaren eta Hermioneren seme bat, Molosiako herri bati izena eman ziona
- Akeloo eta Perimederen semea eta Hipodamasen anaia.
- Polipetesek hildako troiar kapitain bat.
- Troiako Gerran Hektorrek hil zuen greziar kapitain bat
- Leonteok hildako troiar bat
- Dionisori, honen Indiaren konkistako kanpainan batu zitzaion satiroen buruzagi bat.
Izen honetako pertsonaia historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Flavio Orestes Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadore izan zen Romulo Augustuloren aita.
Gaur egungo erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orestes Jean Paul Sartre idazle frantziarrak 1943an idatzitako Euliak antzezlaneko protagonista da
- Orestes Alvaro Cunqueirok idatzitako Orestesen antza zuen gizona eleberriaren protagonista da. Idazle honek Nadal Saria irabazi zuen eleberri honekin 1968an.