Edukira joan

Opor fiskalak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Opor fiskalak
Motapolitika fiskal
HerrialdeaEspainia

Opor fiskalak 1993an, Jose Antonio Ardanza buru zuen EAJ-PSE gobernuak erabilitako zerga politika izan zen atzerriko inbertsioak erakartzeko. Diputazioek jarri zituzten neurriak martxan, zerga kontuak haiei zegozkielako[1].

Opor fiskal motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru motatako opor fiskalak zeuden. Lehenengoa izan zen ia milioi erdi euroko inbertsioa egin eta, gutxienez, hamar lanpostu sortzen zituztenei sozietate zerga barkatzea hamar urtez. Bi urtez izan zen indarrean. Pare bat urte geroago beste bi pizgarri eman zituzten diputazioek: 15 milioitik gorako inbertsioen E berreskuratzeko aukera eman zitzaien enpresei. Bestalde, etekinak zituzten lehen lau urteetan kenkari oparoak jasoko zituzten enpresek: �, u, P eta %.

Daewoo enpresak etxetresnak egiteko fabrika jarri zuen Gasteizen (jada itxita). Beste kasu sonatua Ramondinena izan zen. Botilentzako tapoi fabrika Errioxatik kilometro batzuk mugitu zuen, Guardian (Araba) jartzeko. Uste denez, 300 enpresak jaso zituzten laguntzak.

Opor fiskalen amaiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiakideek Daeworen kasua auzitegira eraman zuten, eta Errioxako Gobernuak Ramondinena. Auzitegiek Europara eraman zuten afera, eta Bruselak 1999an legez kanpokotzat jo zituen Daewook eta Ramondinek jasotakoak, eta araudi osoa ikertzeari ekin zion.

Euskal erakundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, ez zioten garrantzi handirik eman, kontzertuak aitortzen duen zerga burujabetasunak halako neurriak hartzera baimentzen zituelakoan. EBko funtzionarioei jarritako trabek haien mesfidantza handitu zuten.

Espainiako gobernuaren erreakzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PPren menpe zegoela, opor fiskalak salatu zituen EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. 2000. urtean, baina, akordio bat sinatu zuen Jaurlaritzarekin: salaketa kentzearen truke, opor fiskal mota guztiak bertan behera geratu ziren.

Europako makineriak bere bide motelari jarraitu zion, eta legez kanpokotzat jo zituen laguntzak, ez zitzaizkiolako Batzordeari jakinarazi eta lehia librearen aurkakoak zirelako. EAEko erakundeen lasaitasunerako, onartu zuen kontzertu ekonomikoaren sistema bat zetorrela EBren araudiekin.

Isunaren ordainketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opor fiskalengatik Europak jarritako 30 milioi euroko isunaren p Eusko Jaurlaritzak ordaindu zuen. Hala, Eusko Jaurlaritzak 21 milioi ordaindu zituen guztira[2]. Gainerako % 30a aldundiek ordaindu zuten, Ekarpen Legearen arabera: Arabak ,6a (1,4 milioi), Gipuzkoak 3a (ia 3 milioi) eta Bizkaiak erdia (4,5 milioi)[3].

Gainera, opor fiskalen defentsan 80.000 euro baino gehiago gastatu zituen Jaurlaritzak. 76.200 euro arlo judizialari lotutako gastuetan erabili ziren, eta beste 5.000 euro bidaietan edo bileretan[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]