Onddo-ardagai hori
Onddo-ardagai horia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Albatrellaceae |
Generoa | Albatrellus |
Espeziea | Albatrellus cristatus |
Basionimoa | Boletus cristatus |
Onddo-ardagai horia (Albatrellus cristatus) Albatrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso larrukara da eta ezin da jan. Autore batzuek toxikotzat ere hartzen dute.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 13 cm bitarteko diametrokoa. Forma irregularra du, lobulatua, itxura inbrikatua, kapela batzuen eta besteen arteko loturengatik. Gainazala belusduna eta ezkatatsua du, berde-oliba kolorekoa edo hori berdexka, ertza ere irregularra du eta beherantz inkurbatua.
Tutuak: Motzak, zuriak, haragitik banaezinak, oso dekurrenteak,
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Txikiak, biribilak, lehenbizi zuriak, gero horixkak.
Hanka: Eszentrikoa, batzuetan erdian agertzen da, zurixka edo kapelaren kolore berekoa, baina pixka bat zurbilagoa.
Haragia: Hasieran zurixka, gero berdexka, tentea, gogorra, mikatz samarreko zaporea du.[2]
Etimologia: Albatrellus hitza, onddo honen izen generiko italiar albatrello-tik dator (alberello) Cristatus epitetoa latinetik dator, gandorduna esan nahi duen "cristatus" hitzetik. Kapelen formen gaitik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jateko modukoa, espezie gogorra eta larrukara delako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albatrellus ovinus delakoarekin, hau mendiko koniferoen basoetan hazten da, haragia bigunagoa du eta kapela zurixka edo horixka kolorekoa, tonu berdexka gutxiagorekin. Baita Albatrellus confluens espeziearekin ere; honen karpoforoak oso multzokatuta hazten dira, eta azala krema koloretik laranja kolorea aldatzen da, eta hautsia agertzen da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrean ateratzen den espezie hau, udazkenean agertzen da, hostogalkorren hostoen artean, batez ere pagoenetan. Koniferoen azpian ere aurki daiteke.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Japonia, Ipar Amerika.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Onddo ardagai-horiak.
-
Onddo ardagai-horiak azpitik.
-
Onddo ardagai-horiak goitik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 625 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 452 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 559 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 410 or. ISBN 84-505-1806-7..