Onddi
Itxura
Onddi, Oindi, Onyi | |
---|---|
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′57″N 1°57′04″W / 43.23241°N 1.95103°W |
Mendikatea | Adarra-Mandoegiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Hernani, Besadegi. |
Onddi, Onyi edo Oindi Urnietan dagoen mendia da[1], Adarra-Mandoegiko mendilerroaren ipar-mendebaldeko muturrean, Urumeako bailararen gainean, Adarra menditik Zuluetako lepoa bereizita. Tontorraren zatirik handiena Urnietako udal-lurretan badago ere, Onddiren gailurraren zati bat Hernanin kokatzen da, horregatik, mendia bi herrien arteko mugatzat hartzen da.[1] Gailurretik hego ekialderantz abiatuz, Mulisko gaina multzo megalitikoa aurki daiteke, trikuharri bat Pozontarriko lepoan eta zista bat mendiko gailurrean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Gipuzkoa» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |