Oliver Ellsworth
Oliver Ellsworth (Windsor, Connecticut, 1745eko apirilaren 29a - ibidem, 1807ko azaroaren 26a) Estatu Batuetako legegizon, politikari eta diplomatikoa izan zen. Estatu Batuetako Justiziako burua izan zen, eta Roger Shermanekin batera, Estatu Batuetako Lege Administrazio Federala antolatu zuen (Conneticut Compromise, 1787). Independentziaren ondoren, Kongresuko kide (1777-1784), Conneticuteko gobernari (1780-1784) eta Epaitegi Goreneko kide (1784-1789) izan zen. 1789. urtean senatari aukeratu zuten, eta hamabi emendakin proposatu zituen Konstituzioan sar zitzaten. 1791. urtean onartu zituen Kongresuak. Justiziako buru nagusi zelarik aldarrikatu zuen lege baten arabera, Estatu Batuetako hiritarrek beste nazioetako herritartasunik eskuratzeko biderik gabe geratu ziren, Gobernu Federalak horretarako baimenik ematen ez bazuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Ellsworth |