Edukira joan

Olatz Garamendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olatz Garamendi


Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua

2020ko irailaren 8a - 2024ko ekainaren 26a
Josu Erkoreka Gervasio - Maria Ubarretxena

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sailburuordea

2012ko abenduaren 27a - 2020ko irailaren 7a
María Soledad Esteban - Patxi Xabier Aizpurua
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlatz Garamendi Landa
JaiotzaEa, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfuntzionarioa eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Olatz Garamendi Landa (Ea, Bizkaia, 1968) euskal politikaria da, Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea. Zuzenbidean lizentziaduna, lanbidez funtzionarioa da.[1] 2012tik 2020ra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sailburuordea izan zen. 2020ko irailaren 8tik aurrera Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua izan zen Iñigo Urkullu lehendakariaren hirugarren gobernuan, 2024ko ekainean Imanol Pradales lehendakariak gobernu berria eratu zuen arte.

1991n Zuzenbidean graduatu zen Deustuko Unibertsitatean. 2010ean, Kontratu Administratiboetan aditu diplomatura atera zuen unibertsitate berean.[2]

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioa da. 1993tik 2006ra Eusko Jaurlaritzako lege-aholkulari gisa egin zuen lan.[2] 2006an, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko lege-aholkularitza ataleko arduradun bilakatu zen, eta hiru urtez iraun zuen postuan, 2009ra arte.[3] 2009tik 2012ra Euskal Herriko Unibertsitateko azpiegitura eta kontratazioen kudeatzaileordea izan zen.

2012an Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde izendatu zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean, Cristina Uriarte sailburuarekin.[2] Zortzi urtez izan zen sailburuorde, 2020ra arte. Bere bigarren legealdian, 2016tik 2020ra, Uriarteren saileko eskumenak aldatu ziren eta Hezkuntza Sailean aritu zen. Hezkuntza Sailaren ordezkaria eta negoziatzailea izan zen hezkuntzako eragile eta sindikatuekin egindako bileretan.[1]

2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu izendatu zuen bere hirugarren gobernuan.[4] Garamendik Josu Erkoreka ordezkatu zuen sailean. Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko ardura hartu zuen, Eusko Jaurlaritzak Gernikako Estatutuan bildutako eskumen guztiak bereganatzeko.[5] 2021eko apirilean transferentzien lehen bloke bat bereganatzeko akordioa lortu zuen, tartean espetxeen kudeaketa.[6][7]

Bizitza pertsonala eta familia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ahizpa, Itziar Garamendi Landa, Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea izan zen 1999tik 2011ra, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatua 2007tik 2015era, eta EAJren hautagaia Eako alkatetzarako 2019ko udal hauteskundeetan.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Olatz Garamendi, un marcado perfil negociador para completar el Estatuto» Deia 2020-09-06.
  2. a b c (pdf) Olatz Garamendi Landa CV. Irekia - Eusko Jaurlaritza.
  3. (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2020-09-06). «Olatz Garamendi, una consejera que fue dos veces testigo en el 'caso De Miguel'» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  4. «Olatz Garamendi. Gobernantza, eta Autogobernua» Berria 2020-09-06 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  5. (Gaztelaniaz) «Olatz Garamendi, un perfil técnico que pasa a la primera línea de Gobierno» El Diario Vasco 2020-09-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  6. «Espetxeetako eskumena eta beste hiru bereganatzeko akordioa lortu du Jaurlaritzak» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  7. Urain, Jon O.. «Espetxe eskumenaz akordio bat lortu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  8. EAJ-PNV. «Itziar Garamendi - EAko Alkatetzarako Hautagia - EAJ - PNV» Euzkadi Buru Batzarra (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Josu Erkoreka
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua

2020ko irailaren 8a - gaur egun
Ondorengoa
Karguan