Oihane Iraguen
Oihane Iraguen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1985eko azaroaren 4a (39 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, artista bisuala eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Oihane Iraguen Zabala (Bilbo, 1985eko azaroaren 4a) bideo-artean aritzen den artista ziberfeminista eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Teknokultura, irudi eta soinuen arteko harremanen inguruan ikertzen du.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohiane Iraguen Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da (2007) eta Arte Garaikide Teknologikoko eta Performatiboko Masterra eta Hezkuntza Artistikoko Masterra egin ditu (205). Doktorea da Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean, Arte eta Teknologia Departamentuan. Bere tesia (2019) Akusmatika eta kutxabelztea. Arrotzatze prozesu garaikideak soinu artean. da. Bertan ikertu du soinu-praktika, hots, soinua eragiten duen iturria ezagutu gabe entzutea sustatzen duen prozesua/praktika. Iraguenentzat akusmatikak komunikazioaren ikusizko esparrua ekiditzen badu ere, bere barne funtzionamendua eztali egiten du, kutxa beltz baten antzera jokatzen du. Kanpo estimuluek bertan eragiten dute, kutxa barnean (ez)ezagunak diren irudi-ahotsez osoturiko pentsamendu eta emozioak martxan jarriz. Input hauei ematen zaien output-a, erantzuna, aztertu ezean kutxa beltzen barneko erresonantziak ikertzean datza lan hau.Tesiaren xedea da soinu praktika intermediak aztertzea, praktika akusmatikoak ikertzea, ziberfeminismoa ariketa akusmatiko garaikidetzat proposatzea eta ezezaguna (kutxa beltz bat balitz ulertuta) eta ezagunaren (kutxa gardena) arteko tira-birak azaltzea. Tesiaren objektua arte garaikideko praktika akusmatikoetan erabilitako teknologiak sortzen dituen irudi mentaletan euki ditzakeen eragina aztertzea. Horrekin bat, eremu birtual zein mentalean alderdi bisualen desagerpenak dituen eraginak ikertzea.[3][4]
Ekoizpen diseinuko laguntzaile gisa aritu da Warner Bros ekoiztetxean, Madrilgo Eyeworks-en eta ikus-entzunezko tekniken irakasle gisa aritu izan da Diseinuko Institutu europarrean Madrilen. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.[5][6]
Hainbat artikulu eta liburu kapitulu argitaratu ditu ikerketa artistikoko aldizkari/liburuetan: AusArt, Eusko ikaskuntza, BRAC, Memoriarako Artea, Bideo-Artea bideogintzaren ibilbideak Euskal Herrian.[7] Ziberfeminismoa, teknokultura, teknologia eta artearen lotura eta teknika eta balioen arteko dialektikak aztertzen ditu.[8][9] Iraguenentzat ziberfeminismoak artearen eta teknologiaren arteko harremanei eragiten die eta itxuran kontrakoak izan arren, geroz eta hurbilago ikusten ditu postmodernitatean eta posthumanitatean. Ziberfeminismoak artearen bitartez kontraesanak azaleratzen ditu, semiotikaren aldakortasuna gailendu, harremanak eraldatu eta eztabaidatu, identitateen eta mugen plastikotasunarekin jokatu eta arauen elastikotasunaren hausturara eraman du.[9]
"Teknologiak gure bakantasunari norberekoitasuna kentzen eta gehitzen dio aldiberean, denok ni eta gu izaten ari gara aldi berean “zu” hori garelaren itsumenaz ehortzirik geratzen den bitartean. Ziberkultu(r)ak “zu” amaigabeak eskeintzen ditu nahiz eta “ni” eta “gu” horretan murgiltzen jarraitzeari ekiten diogun".[9]
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastikoen eta Bisualen Beka lortu zuen. Erakusketak egin ditu MEM 2018, NY Space Jaialdian (Manchester), Future Fest Art Prize (Londres, 2016), III Festival Explora, OKELA Sormen Lantegia (Bilbo) eta Bread & Butter (Berlin) ekitaldietan.[4][10][11]
2016an Semioticsofthekitchen.com-en Martha Roslerren Semiotics Of The Kitchen 1975eko bideo seminaleko obraren berrinterpretazioa egiten du, aro digitalean. Emakumeen portaeren eta bizitzaren konfigurazioan sukaldaritzak betetzen duen paperaz hausnartzen du. Sukaldaritzaren terminologia sinbolikoak, Roslerren hipotesiaren arabera, elikagaiak ekoizteko sistemaren eta subjektibotasun aprobetxatuaren ikur bihurtzen du emakumea. "Emakumeak hitz egiten duenean, bere zapalkuntza propioa izendatzen du. " Obra honetan emakumea hedabide berrien ekoizpen sistemaren zeinu bihurtzen da. Aro digitalean eginiko berrinterpretazio honek sukaldean (kasu honetan sukalde digitalean) emakumeak duen rola eta izaera isladatzen du. Normalean ordenagailuan eginiko ekintzak (“download”, “upload”, “move to desktop”, “save”, etabar) sukaldean performatibizatuak agertuko dira jatorri mexikarra duen estatubatuar gazte baten bitartez.[12]
2019an Rekalde Aretoan Ecos #24 ekimenean bera izan zen protagonista.[13][14] 2019an Rekalde Aretoan ere, Barriak 19 programaren barruan "Apenas zurrumurru bat" izenburupean soinuen erakusketa antolatu zuen, nondik datozen ez dakigun soinuak bilduz. Soinu desberdinak dituzten bost kanal, bideo bat eta lau akusmografía (soinuaren paper gaineko transkripzio abstraktuak, marrazki-partitura antzekoak) zituen. Emaitza espazioa okupatzen duen soinu-multzoa da, non ikusleak bere burua audizio-maiztasun batzuetan murgilduta sentitzen duen.[15]
"Erakusketa bat, azken finean, espazio bat betetzea da, ekoitzitakoa erakustea. Eta nire helburua espazioa soinuak berak okupatzea zen, zarata eta isiltasuna soinu direla aintzat hartuz".[16]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oihane Iraguen, “Apenas zurrumurru bat” soinu-erakusketako irudiak, 2019.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Akusmatika eta kutxabelztea. Arrotzatze prozesu garaikideak soinu artean, 2019.[17]
- Ziberfeminismoa. Identitatea (bir)sortzen, errealitatea (des)itxuratzen, 2018.[18]
- Ziberfeminismoa, politika identitarioen desegite eta berregitea, 2017.[19]
- Acceleration: the (good) use of the magnifying glass, 2016.[20]
- Entre Sonido y Sentido. Acusmática y Blackboxing, 2000.[21]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Grado en Arte - Créditos y asignaturas por curso» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «III. Festival EXPLORA. Contrastes / Kontrasteak» www.noizagenda.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ Iragüen Zabala, Oihane. (2019-04-09). Akusmatika eta kutxabelztea. Arrotzatze prozesu garaikideak soinu artean.. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ a b «Barriek 2019 programaren barruan Ohiane Iraguenen erakusketa antolatu da Rekalde Aretoan ekainaren 30era arte - Área de prensa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «Oihane Iragüen» www.seditionart.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Oihane Iraguen – GizaArtea. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
- ↑ Iraguen, Oihane. «eremuak» www.eremuak.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ Zabala, Oihane Iragüen. (2016). «Acceleration: the (good) use of the magnifying glass» Ausart aldizkaria: arte ikerkuntzarako aldizkaria = journal for research in art = revista para la investigación en arte 4 (1): 29–37. ISSN 2340-8510. (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ a b c IRAGÜEN ZABALA, Oihane. «Ziberfeminismoa. Identitatea (bir)sortzen, errealitatea (des)itxuratzen» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Prekariart | Semioticsofthekitchen.com. Oihane Iraguen. (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ Francisco 11, Okela Sormen Lantegia Calle San. «OKELA | Oihane Iraguen» OKELA Sormen Lantegia (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ Zabala, Oihane Iragüen. (2017-07-11). «Ziberfeminismoa, politika identitarioen desegite eta berregitea» AusArt 5 (1) ISSN 2340-9134. (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «ECOS# 24. Oihane Iraguen» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ «ECOS #24 Oihane Iraguen» salarekalde.bizkaia.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ «Oihane Iraguen Rekalde aretoan (2019)» YouTube.
- ↑ «Isiltasunaz eta zarataz» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ Olmo Alonso, Saioa. (2017-03-14). «GAILU ARTISTIKOAK. Makina sozialak, teknologia bigunak eta arte-praktika garaikideak» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (100): 31–45. doi: . ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ IRAGÜEN ZABALA, Oihane. «Ziberfeminismoa. Identitatea (bir)sortzen, errealitatea (des)itxuratzen» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
- ↑ Zabala, Oihane Iragüen. (2017). «Ziberfeminismoa, politika identitarioen desegite eta berregitea» Ausart aldizkaria: arte ikerkuntzarako aldizkaria = journal for research in art = revista para la investigación en arte 5 (1): 11–23. ISSN 2340-8510. (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ Zabala, Oihane Iragüen. (2016). «Acceleration: the (good) use of the magnifying glass» Ausart aldizkaria: arte ikerkuntzarako aldizkaria = journal for research in art = revista para la investigación en arte 4 (1): 29–37. ISSN 2340-8510. (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ Iragüen Zabala, Oihane. (2020-06). Entre Sonido y Sentido. Acusmática y Blackboxing.. doi: . ISSN 2014-8992. (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- {Bideoa} Memoria historikoaren inguruko 2. nazioarteko mintegia: memoriarako artea. OIHANE IRAGUEN, “Barrutik Kanpora”. Artista (Gernikako Bake Fundazioa, 2016)
- Ohane Iraguen Vimeon
- Arratsean; Euskadi Irratian (EITB)
- Zinemateka irratsaioa(2007)