Oihana Arana
Itxura
Oihana Arana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskoriatza, 2001eko urriaren 12a (22 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, idazlea eta aurkezlea |
Oihana Arana Cardenal (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001eko urriaren 12a) Gipuzkoako bertsolaria eta idazlea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arizmendi ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Egun, Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte antropologia ikasten dihardu. Txikitatik izan du bertsotarako zaletasuna eta 2017[1] eta 2018an[2] Gipuzkoako eskolarteko txapelduna izan zen. 2019an Urruzunotarrak gehituz lehiaketako saridunetako bat zen. 2020an, Oñatiko Antixena Gaztetxean jokatu zen finalean, Dizdaitte sariketaren lehen edizioko txapeldun.[3]
2020an argitaratu zuen bere lehenengo eleberria Portuak. Horretaz gain Izotzetan islatuak liburu kolektiboan ere parte hartu du.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lazunak azkazaletan (Susa, 2021).[5]
Liburu kolektiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izotzetan islatuak (Libero Amerika, 2020) - hainbat autore
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (2): 2017 eta 2018.
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2021.[6]
- Dizdaitte sariketa (1): 2020.[3]
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023an Azken oturuntza ikuskizun «hibridoa» aurkeztuko zuen Haizea Arana, Leire Vargas eta Aner Peritzekin batera.[7]
- 2022an Erre ikuskizuna oholtzaratu zuen Aner Euzkitze, Haizea Arana eta Leire Vargasekin batera.[8]
- 2022an Berezkoa Ta Naturala (Argia) Bertsolari Txapelketa Nagusiaren gaineko bideo-podcastean hartu zuen parte Leire Vargas, Aner Peritz eta Haizea Arana bertsolariekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Oihana Arana Gipuzkoako eskolarteko txapeldun» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
- ↑ «Oihana Arana Cardenal eskoriatzarrak irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
- ↑ a b «Oihana Arana 'Dizdaitte' sariketaren lehen edizioko txapeldun» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ «portuak. Oihana Arana. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ «Oihana Aranaren poesiaz lazunak azkazaletan» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-06).
- ↑ «Oihana Aranak irabazi du XIV. Kopla Txapelketako zintzarria - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Etenaren aldaera ugariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
- ↑ «“Antzezlanak badu gazitik, eta badu gozotik ere; umoretik ere egin daiteke kritika" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- BDB Bertsolaritzaren datu-basea
- Oihana AranaTwitter
- Oihana AranaFacebook