Oihan primario
Oihan primarioa, batzuetan oihan birjina ere deitua, gizakiak inoiz ustiatu edo zatikatu ez duen basoa da. Baso zahar guztiak ez dira primarioak, gizakiak ustiatu, eraldatu edo suntsitu eta gero denbora luzean erregeneratu diren basoak baizik. Hauei oihan sekundario deitzen zaie. Gaur egun oihan primarioak oso urriak dira munduan.
Munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oihan tropikal primario gehienak, eta munduko oihan primarioen bi herenak, hiru herrialdetan daude:
Brasiletik hurbil, Frantziar Guyanan (Frantziako itsasoz haraindiko departamendua) oihanen � primarioak dira.
Baso epel primario gehienak , berriz, Patagonia (Txile eta Argentina), Tasmania (Australia), Washington estatua (Ameriketako Estatu Batuak), Britainiar Kolunbia (Kanada) eta Siberiako zenbait tokitan daude.
Europan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan oihan primario bakan batzuk baino ez daude, hala nola Białowieża (Polonia eta Bielorrusia), Perućica (Bosnia-Herzegovina), Biogradska Gora (Montenegro), Stužica (Eslovakia), Komiko oihan birjinak (Ural mendiak, Errusia) edo Trillemarka (Norvegia). Madeirako laurisilvako gune batzuk ere primarioak dira.
Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aditu batzuen ustez[1] Aztaparretako pagadi/izeidia mendebaldeko Pirinioetako azken oihan primarioa da. 1987an Nafarroako Gobernuak Erreserba Integral deklaratu zuen[2].
Beste aldetik, zenbait adituen ustez, Iratiko ohianaren hainbat gune, bereziki Lizardoiako Erreserba Integrala (20 Ha.), ohian primarioaren guneak lirateke ere. Pagadi/izeidia motako basoa, Aztaparretaren kasuan bezala[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Villar, L. Un bosque virgen en el Pirineo Occidental. Studia oecologica 1. Salamanca, 1980
- ↑ Nafarroako Erreserba Integralak Erabili eta Kudeatzeko Plana
- ↑ El Parque Natural Pirenaico en Navarra. II.Irati Ibañeta.J. Elosegi y otros. Govierno de Navarra, 1989.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Greenpeace: Intact Forest Landscapes
- (Frantsesez) INRA: les fragiles reliques de la foret europeenne