Edukira joan

Odawara

Koordenatuak: 35°15′53″N 139°09′08″E / 35.26461°N 139.15222°E / 35.26461; 139.15222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Odawara
小田原市
Japoniako hiri nabarmena
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Kanagawa
Jatorrizko izena小田原市
Geografia
Koordenatuak35°15′53″N 139°09′08″E / 35.26461°N 139.15222°E / 35.26461; 139.15222
Map
Azalera114,09 km²
MugakideakMinamiashigara (en) Itzuli, Ninomiya (en) Itzuli, Oi (en) Itzuli, Kaisei (en) Itzuli, Nakai (en) Itzuli, Hakone, Manazuru (en) Itzuli eta Yugawara (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria189.038 (2020ko irailaren 1a)
−5.048 (2015)
Dentsitatea1.664 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1940ko abenduaren 20a
Ordu eremuaUTC 09:00
Hiri senidetuakNikkō, Hachiōji eta Yorii (en) Itzuli
www.city.odawara.kanagawa.jp/ www.city.odawara.kanagawa.jp

Odawara (japonieraz: 小田原市 Odawara-shi?) Japoniako hiria da Kanagawa prefekturaren mendebaldean dagoena. 2012an 196.992 biztanle zituen.

Ashigara lautadan kokaturik dago eta iparraldean eta mendebaldean Hakone mendiak ditu.Ekialdean Sakawa ibaia pasatzen da Sagami Badian itsasoratzen dena.

Odawara dagoen lurraldea aurrehistoriatik populatua egon da. Jōmon Aroan populazio dentsitate handia izan zela frogatu da. Gempei Gerran borroka latzak izan ziren Odawaran eta 1447an Odawarako gaztelua eraiki zen. XV eta XVI mendeetan gazteluaren inguruan herria antolatuz joan zen. Hōjō leinuak agintzen zuen bertan, Kantō eskualde osoan bezala.

1590an Toyotomi Hideyoshik Hōjōtarrak garaitu zituen Odawarako gaztelua eskuratzean eta herria Tokugawa shogunerriaren parte bihurtu zen. Kyototik Edora zihoan Tōkaidō errepide nagusian posta ezarri zen bertan eta honek herriaren garapena ekarri zuen. Meiji garaiaren hasieran Odawara prefetura eratu zen baina 1876rako Kanagawa prefeturaren zati bihurtu zen.

1945ean Odawara izan zen aliatuek bonbakatu zuten azkenengo hiria.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Japonieraz) [www.city.odawara.kanagawa.jp Odawarako webgunea]