Oburu
Oburu | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.240 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′53″N 2°21′42″W / 42.94799°N 2.36159°W |
Mendikatea | Urkilla mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Galarreta/Gordoa/Narbaixa/Arriola/Arantzazu |
Mendikat | Mendikat |
Mendi hau, Urkilla mendilerroan dagoen hirugarren mendirik garaiena da. Malkorra mendiaren bikia da. Bi hauek, 1.190 metrora dagoen lepo batek bereizten ditu. Oburu, tontorreraino, pagadiz estalita dago.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arriolatik edo Gordoatik abiatzen da, ohiko bideetako bat. Arriolatik abiatuta, Narbaixako zerra osatzen duten lehen muinoak igaro behar dira, Ezkarzarana lepotik, eta Malkorraren magalera igo Urkitzako lepo bikoitzaren bila, mendebaldean dagoen Napar Basoko Punta eta Obururen artean. Gordoatik, Arriolatik doan bidera joan daiteke, baina Malkorrako labarra ere har daiteke, Burdinkurutz lepora heltzeko
Beste bide bat, Arantzazutik doa. Hemendik, lehenik, Urbiarantz abiatu behar da. Urbiako jatetxetik, Lazkaolatzara abiatu behar da. Mendebaldetik Petrinaitz inguratuz, eta Lengokoaitzen azpitik igaroz, Burdinkurutz lepora heltzen da. Hemendik heltzen da tontorrera, bidearen ezkerrean dagoena.
Arantzazutik joanda, badago aurrekoa baino bide hobe bat, mendilerroko basorik zabalenetako bat eta hoberen kontserbaturikoetako bat ezagutzea ahalbidetzen duena. Arantzazutik, Urbiaranzko bidea hartu behar da, baina, goraxeago dagoen aparkalekuan, Urkullu errekarantz jaitsi behar da. Haizpitarte bat zeharkatu behar da, Gazteluaitzen magalean, eta Iturrigorrin sartu behar da. Bidea jarraitu behar da, Zurkuntz lepora doan desbideraketa eskuinetara utziz. Handik gutxira, Arbelgaizto urtegira heltzen da. Handik gutxira hasten da Oburuko bidea, pagadia igarotzen duena, Burdinkurutz lepora eta Urkitza leporako bidean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |