Obertura
Itxura
Obertura orkestra osoarentzat idatziriko musikalan bat da. Hitzak, "irekiera" esan nahi du. Bi motatako oberturak daude:
- Musikalan luzeago bateko oberturak, edo antzerki oberturak: Operakoak, balletekoak, oratoriokoak... Musikalan hortan gertatuko denaren giroa sortzen du. XVI. mendean dute euren sorrera.
- Kontzertu obertura edo obertura sinfonikoak: Hauek, geroago agertu ziren, XVIII. mendearen bigarren erdialde inguruan. Sonata forma dute eta sinfonia baten lehenengo mugimenduan agertzen da. Geroago, sinfonietatik atera, eta musikalan independete gisa agertzen hasi ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean, hiru zatik osatzen zuten obertura bizia-motela tenpoak tartektuz. Ondoren, aldaketa batzuk egin ziren eta mugimendu kopurua igo zen (Jean Philippe Rameau, Christophe Willibald Gluck). XVII. mendean Jean Baptiste Lully) konposatzaile frantziarra, obertura frantsesaren aitzindari izan zen eta Alessandro Scarlatti obertura italiarrarena.
Obertura ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontzertukoak (musikalan independenteak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1812 Obertura, Piotr Ilitx Txaikovski
- Obertura Mi txikian, Franz Schubert
- Obertura op. 21, Felix Mendelssohn (Uda gau bateko ametsa lanean erabilia)
Opera edo musika antzerkilanetakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rosamunda, Franz Schubert
- Figaroren Ezkontzak, Wolfgang Amadeus Mozart
- Sevillako Bizargina, Gioacchino Rossini
- Gilen Tell opera, Gioacchino Rossini
- Ehiztari Furtiboa, Carl Maria von Weber
- Tannhäuser Richard Wagner
- Halabeharraren indarra, Giuseppe Verdi
- Mika lapurra, Gioacchino Rossini
- Nabucco, Giuseppe Verdi