No Hard Feelings
No Hard Feelings | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | No Hard Feelings |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, komedia erromantikoa eta komedia dramatikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Hempstead, Point Lookout, Lawrence (en) , Uniondale eta Port Washington |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gene Stupnitsky (en) |
Gidoigilea(k) | Gene Stupnitsky (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jennifer Lawrence Marc Provissiero (en) Naomi Odenkirk |
Ekoizle eragilea | Kerry Orent (en) |
Edizioa | Brent White (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mychael Danna |
Argazki-zuzendaria | Eigil Bryld |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Montauk |
Argumentu nagusia | Gentrifikazioa |
nohardfeelingsmovie.com | |
|
No Hard Feelings 2023ko sexu komedia estatubatuar bat da, Gene Stupnitskyk zuzendua, gidoia berak eta John Phillipsek batera idatzi zutelarik. Jennifer Lawrence da protagonista eta izarra, eta ekoizlea ere izan zen filmean.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Maddie Barker (Jennifer Lawrence) 32 urteko Uber gidari eta zerbitzaria da New York estatuko Long Island uharteko Montauk hiri turistikoan. Bertan jaioa da, amak utzi zion etxean bizi da, baina bertakoen ekonomia oker dabil, denak turismo zerbitzuen mendean, eta terreno eta etxeen turistifikazio eta gentrifikazioaren presio ekonomikoaren azpian.[2]
Auto barik geratu den batean, beste bat lortzeko aukera ikusiko du Maddiek, bertan bigarren etxea duten aberats batzuek jarri duten iragarki batean: Autoa lortzeko egin behar duen lana da guraso aberatsen semea, Percy izeneko 19 urteko gazte lotsatia ( Andrew Barth Feldman-ek antzeztua) sexu abentura batera bideratzea, uda ondoren unibertsitatera gutxieneko esperientzia batekin iritsi dadin.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jennifer Lawrence: Maddie Barker
- Andrew Barth Feldman: Percy
- Matthew Broderick: Laird
- Laura Benanti: Allison
- Natalie Morales: Sara
- Scott MacArthur: Jim
- Ebon Moss-Bachrach: Gary
- Hasan Minhaj: Doug
- Kyle Mooney: Jody
- Zahn McClarnon: Gabe Sawyer
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «Jennifer Lawrence talks upcoming movie 'No Hard Feelings', life as a producer and more» ABC News (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ (Ingelesez) Nast, Condé. (2023-06-28). «Jennifer Lawrence’s New Comedy 'No Hard Feelings' Is Bringing Raunch Back to the Movies» GQ (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023ko filmak
- Jennifer Lawrencek antzeztutako filmak
- Matthew Broderickek antzeztutako filmak
- Natalie Moralesek antzeztutako filmak
- Laura Benantik antzeztutako filmak
- Ebon Moss-Bachrachek antzeztutako filmak
- Kyle Mooneyk antzeztutako filmak
- Hasan Minhajek antzeztutako filmak
- Jennifer Lawrencek ekoitzitako filmak
- Naomi Odenkirkek ekoitzitako filmak
- Montauken girotutako filmak
- Birjintasunari buruzko filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak