Edukira joan

Niigata (prefektura)

Koordenatuak: 37°54′09″N 139°01′23″E / 37.90247°N 139.02317°E / 37.90247; 139.02317
Wikipedia, Entziklopedia askea
Niigata (prefetura)» orritik birbideratua)
Niigata prefetura
新潟県
 Japonia
Ereserkia
Niigata Kenminka (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-15
HiriburuaNiigata
governor of Niigata Prefecture (en) ItzuliHideyo Hanazumi (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak37°54′09″N 139°01′23″E / 37.90247°N 139.02317°E / 37.90247; 139.02317
Azalera12,583,48 km²
MugakideakToyama, Nagano, Gunma, Fukushima eta Yamagata
Punturik altuenaMount Korenge (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.192.319 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea185 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaChūbu (Hokuriku)
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC 09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.niigata.lg.jp, pref.niigata.lg.jp…, pref.niigata.lg.jp…, pref.niigata.lg.jp…, pref.niigata.lg.jp…, pref.niigata.lg.jp…, pref.niigata.lg.jp… eta pref.niigata.lg.jp…
Niigata prefeturako mapa.

Niigata prefetura (japonieraz: 新潟県 Niigata-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Niigata hiria da. Niigata izenak "aintzira berria" esan nahi du.

Meiji berrezarkuntza arte, Niigata prefeturaren lurraldea Echigo eta Sado probintzietan banatuta egon zen

Niigata hiria Japoniako itsasoaren kostaldean dagoen Japoniako hiri nagusia da. Itsas portu garrntzitsua izan da XIX. mendearen erdialdeaz geroztik, batez ere Koreako iparraldearekiko eta Errusiarekiko merkataritzarako.

Niigata prefeturak 240 km inguruko kosta du Japoniako itsasoan, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera, eta kostaldeko lautada bat du itsasoaren eta mendien artean. Sado uhartea ere prefeturaren lurraldea da. Bere lurralde zabalean hainbat Parke Nazional aurkitzen dira; Chūbu-Sangaku, Nikkō, Jōshin'etsu Kōgen, Bandai-Asahi eta Oze hain zuzen ere.

Lau gune geografikotan banatuta dago prefetura: Jōetsu hegoaldean, Chūetsu erdialdean, Kaetsu iparraldean, and Sado uhartea. Shinano ibaiak, Japoniako luzeena, Niigata prefeturan du sorlekua.

Nekazaritza jarduera garrantzitsua da prefeturan. Arroza da produktu nagusia. Uonumaren inguruetan Koshihikari arroz-barietatea egiten da, Japoniako onena izatearen ospea duena. Loregintzak ere garrantzia du.

Industriari dagokionez, metalen manufaktura da nagusi (guraizeak, labanak, erremintak).

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hiri handienak:
  1. Niigata (hiriburua 813.053 biztanle)
  2. Nagaoka (281.222 bizt.)
  3. Jōetsu (206.175 bizt.)
  4. Shibata (103.490 bizt.)
  5. Sanjō (103.199 bizt.)
  6. Kashiwazaki (93.506 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aga
Awashimaura
Sekikawa
Kariwa
Seirō
Tagami
Yuzawa
Tsunan
Yahiko
Izumozaki

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]