Nigel Kennedy
Nigel Kennedy | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brighton, 1956ko abenduaren 28a (67 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Juilliard School (en) Yehudi Menuhin School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Dorothy DeLay (mul) |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea eta jazz musikaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | jazz violin (en) biola |
Diskoetxea | EMI Classics |
nigelkennedy.co.uk eta nigelkennedy.com | |
|
Nigel Kennedy (Brighton, 1956ko abenduaren 28a) britainiar biolin-jotzailea da. Yehudi Menuhin Musika Eskolan ikasi zuen pianoa jotzen, eta, 1972tik aurrera, New Yorkeko Juilliard Interpretazio Eskolan. Lehen kontzertua 1977an eman zuen, Londresko Royal Festival Hallen, Philarmonia Orchestrarekin. Nazioartean hainbat itzuli egin ditu BBC Symphony eta Hallé Orchestrarekin. Bere interpretazioen artean, Edward Elgarren Biolin eta orkestrarako kontzertua si minorrean, opus 61 eta Felix Mendelssohnen Kontzertua mi minorrean, opus 64 azpimarratu behar dira. Gaurko musika-estiloak ere landu izan ditu, jazza adibidez, Stéphane Grappelli musikariarekin. 1990ean, Montréaleko Urrezko Arrosa eman zioten telebistarako egin zuen Antonio Vivaldiren Lau urtaroen grabazioagatik. Britainiarren artean musika klasikoaren zaletasuna pizten lagundu du bere lanaren bidez, eta Britainia Handiko musika klasikoaren suspertzaile garrantzitsuenetako bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nigel Kennedy |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.