Nibelungoaren eraztuna
Nibelungoaren eraztuna | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Richard Wagner |
Egilea(k) | Richard Wagner |
Sorrera-urtea | 1848 |
Estreinaldi-data | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "[" |
Izenburua | Der Ring des Nibelungen |
Jatorrizko herrialdea | Germaniar Konfederazioa |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | alemana |
Zatiak | 4 opera |
Deskribapena | |
Oinarritua | Edda Volsunga saga Legends about Theodoric the Great (en) Nibelungoen eraztuna |
Hitzak | Richard Wagner |
Libretista | Richard Wagner |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Richard Wagner |
Argumentu nagusia | Eskandinaviar mitologia |
Nibelungoaren eraztuna[1] (askotan, oker Nibelungoen eraztuna;[2] alemanez: Der Ring des Nibelungen) Richard Wagnerrek sortutako zikloa, lau opera epikoz osatua. Germaniar mitologian oinarritua da, bereziki Islandiako sagetan eta Erdi Aroko Nibelungoen kantan. Opera hauek dira: Das Rheingold (Rhingo urrea), Die Walküre (Walkiria), Siegfried (Sigfrido) eta Götterdämmerung (Jainkoen gainbehera). Musika eta libretoa Richard Wagnerrek 26 urtean zehar egindakoak dira, 1848tik 1874ra.
Opera ziklo honen berezitasuna bere luzera da, antzezpen osoa 15 ordukoa baita, gutxi gorabehera. Lehenengo opera da laburrena (2 ordu eta erdikoa), eta azkena luzeena (5 ordukoa).
Tetralogia denez, antzinako drama grekoak bezala dago antolatuta: hiru tragediako trilogia ba eta satira bat. Ziklo osoa sarrera batean (Das Rheingold), eta hiru egunetan datza (Die Walküre, Siegfried eta Götterdämmerung).
Istorioa epikoa da. Jainkoen, heroien, eta izaki mitologikoen arteko gerrak gertatzen dira Nibelungoaren eraztuna lortzearren. Drama eta intrigak hiru belaunalditan zehar gertatzen dira, amaierako kataklismora gertatu arte (Götterdämmerung).
1876an, Wagnerrek bere opera-antzokia inauguratu zuen Bayreuth herrian "Ring" zikloa osatzen duten lau zatien lehen emankizun osoarekin. Alemaniako eta Brasilgo enperadoreak, Bavariako eta Württembergeko erregeak eta gutxienez dozena bat duke handi, duke, printze erregegai eta printze izan ziren inaugurazioan, zenbait herrialdetako konpositore nabarmen batzuekin; Liszt, Txaikovski, Grieg, Gounod eta munduko bazter guztietako zenbait kazetarirekin batera.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 195. arauaː Artelanen izenak. Musika. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ (Gaztelaniaz) Ross, A.. (2009). El ruido eterno. Escuchar el siglo XX a través de su música. Bartzelona: Seix Barral, 28) or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Wagner — Der Ring des Nibelungen. Richard Wagnerren operen postalen irudiak.
- (Gaztelaniaz) Nibelungoen eraztunari buruzko aipamen bibliografikoa
- (Alemanez) Nibelungoen eraztunaren libretoak
- (Gaztelaniaz) El mito y la revolución — El anillo del nibelungo y sus estratos. Iturri historiko eta literarioen ikerketa.
- (Gaztelaniaz) Nibelungoaren eraztuna zuzendu duten zuzendarien diskografia eta aipamen historikoa