Neva
Neva Нева́ (ru) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 74 km 70 versta |
Geografia | |
Koordenatuak | 59°57′24″N 31°02′44″E / 59.9567°N 31.0456°E |
Honen parte da | Europar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Leningrad oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 281.000 km² |
Arro hidrografikoa | Neva basin (en) |
Ur-emaria | 2.500 m³/s |
Lakuak | Ladoga |
Iturburua | Ladoga |
Bokalea () | Neva Bay (en) |
Neva[1] (errusieraz: Нева́) ipar-mendebaldeko Errusiako ibaia da, Ladoga aintziran sortu eta Finlandiako golkora isurtzen dena. 74 kilometro luze da. Nevaren deltan dago San Petersburgo hiria.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ladoga aintziran du iturburua; Karelia zeharkatzen du, eta Finlandiako golkoan du ahoa. 74 kilometroko luzera dauka, eta 284.500 kilometro koadroko eremua drainatzen du.
Neva ibaiak delta sortzen du eta uharte asko osatu dira, modu naturalean edo gizakiak egindako ubideen bidez. Guztira 48 erreka eta ubide daude eta 101 uharte osatzen dituzte. Uharte ezagunenak San Petersburgo hiria osatzen dutenak dira; Vasilyevsky, Petrogradsky, Krestovsky eta Dekabristov.
Ibaiadar nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]26 ibaiadar izan arren, nagusiak hauek dira:
- Mga ibaia (ezkerrez)
- Tosna ibaia (ezkerrez)
- Izhora ibaia (ezkerrez)
- Okhta ibaia (eskuinez)
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shlisselburg (iturburuan)
- Kirovsk
- Otradnoye (Tosna ibaiarekin elkartzen den tokian)
- San Petersburgo (deltan)
Ubideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsaso Zuria Baltikoarekin lotzen duen ubide sisteman kokatua dago, eta ontziak ibaiaren luzera osoan ibiltzen dira. Volga ibaiarekin loturik dago, zenbait ubideren bitartez, eta haren bidez, Don ibaiarekin. Horrela, Baltikotik Kaspiar itsasoraino eta Itsaso Beltzeraino ontziz ibil daiteke.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duela 9.000 urteko populazioen aztarnak aurkitu dira Nevaren arroaren barnean.
VIII. eta IX. mendeetan ekialdeko eslaviarrek populatu zuten eskualdea mozketa-erreketa sistemadun nekazaritza, arrantza eta ehiza eginez bizi ziren.
Erdi Aroan, ibaia oso inportantea zen, zabala eta nabigagarria izaki Itsaso Baltikoa eta Volga ibaiaren arteko bide bakarra baitzen. 1240 urtean, bere uretan Suedia eta Errusia arteko Neva ibaiaren Bataila egin zen. Errusiaren garaipenaren ondorioz, orduko Alexander Jaroslavitxek, Novgorodeko Printzea, Nevski edo Nevako izena hartu zuen.
Ibaiko Oréshek antzinako errusiar gotorlekua, gero Shlisselburg, 1703an San Petri eta San Paulo gotorleku (errusieraz Петропавловская Крепость) bihurtu zen eta gaurko San Petersburgo bere ondoan eraiki zuten.
1916an Grigori Rasputin elizgizon famatua bere uretan itota hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-4-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.