Negu Gorriak
Negu Gorriak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Gipuzkoa |
Musika mota | rocka rapa reggaea |
Instrumentuak | Gitarra Baxua Bateria |
Urteak | 1990 - 2001 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Oihuka, Esan Ozenki, Metak |
Taldekideak | |
Fermin Muguruza Iñigo Muguruza Kaki Arkarazo Mikel Kazalis Mikel Abrego | |
Informazio gehigarria | |
Webgune ez ofiziala | |
Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren musika taldea izan zen. Haien estiloan, rock, rap eta reggae nahasten ziren eta euskaraz abesten zuten. Ideologikoki konprometituak, ideia abertzale eta ezkertiarrak aldarrikatzen zituzten. 1990ean sortu zuten taldea eta 90ko hamarkadako Euskal Herriko talderik garrantzitsuenetakoa izan zen[erreferentzia behar].
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fermin Muguruza, ahots nagusia
- Iñigo Muguruza, gitarra
- Kaki Arkarazo, gitarra
- Mikel Kazalis, baxua
- Mikel Abrego, bateria
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kortatu ska-punk taldetik sortu zen Negu Gorriak. Os Resentidos, eskola zaharreko rap-a, Public Enemy, N.W.A eta Shinehead taldeek eragin handia izan zuten Muguruza anaiengan: biek, musika kontuetan geldirik ez geratzearren, Negu Gorriak sortu zuten.
1991 urte garrantzitsua izan zen. Mikel Anestesiak eta Mikel Bapek bat egin zuten; Esan Ozenki euren diskoetxea sortu zuten; eta Gure Jarrera diskoa kaleratu zuten. Hori esker, oso ospe ona lortu zuten musikazaleen artean, baina oso ospe txarra Ustelkeria kanta zela eta. Horretan, Enrique Rodríguez Galindo guardia zibileko koronela gogor kritikatzen zuten bahitutako kokaina saltzeagatik eta GAL talde terroristan parte hartzeagatik.
1993an Rodríguez Galindok taldea salatu zuen eta epaileek 15 milioi pezeta ordaintzera zigortu zituen. Gorago jo behar izan zuen Negu Gorriak taldeak koronelari diru hori ez ordaintzearren, zeren, azken finean, kanta-eskubideak eta diskoetxea koronelen esku gera zitezkeen. Taldeak Hitz Egin izeneko kanpaina abian jarri zuten orduan. Hainbat artistak Negu Gorriak-ekin bat egin zuten, adierazpen askatasuna arriskuan zegoela aldarrikatuz. Azkenean, Espainiako Auzitegi Gorenak taldea absolbitu egin zuen.
Gora Herrian hurrengo diskoan, Manu Chao adiskidearen laguntza jaso zuten. 1993an, Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (titulua Bernardo Atxagaren bertso batetik aterata) izeneko diskoa kaleratu zuten. Gitarrek eragin handiagoa izan zuten eta letrak poetikoagoak bihurtu ziren, agian politikan hainbeste sartu gabe. Frustrazioa eta mina sentimenduak nagusiturik, hip-hopa, punka, ska eta rocka naturaltasunez nahasita ageri dira. Askoren iritziz, horixe da taldearen diskorik osatuena. Izen bereko jira egin zuten eta bertatik Hipokresiari Stop! zuzeneko diskoa plazaratu zuten.
Hurrengo urtean, Idea Zabaldu diskoa kaleratu zuten. Hego Amerikan egindako bisitek, iraultza zapatistak eta Fermin Muguruzaren lehenengo semea jaio izanak eragina izan zuten diskoan. Hirugarren mundua eta HIESa dira hizpide nagusiak. Erasokortasun puntu bat galduta, Idea Zabaldu kanta orijinaleko azken diskoa izan zen.
Salam Agur Negu Gorriaken azken diskoa da. Lagunak eta eraginak omentzen dituzte, hala nola BAP!!, Otis Redding, The Who, Macka B, Minor Threat, Bob Marley, Public Enemy, The Clash, Redskins, Poison Idea, Errobi, Dead Kennedys, Linton Kwesi Johnson, Anestesia eta Niggaz With Attitude. Berriro ere, Kortaturekin gertatu zen modura, taldea desegin zen, sormen musikala geldirik gera ez zedin.
Beste hiru aldiz bildu zen taldea kontzertuak emateko. Azken finean, Rodríguez Galindori ezer ordaindu behar ez izatea ospatu nahi zuten. Azken hiru kontzertuak 2005ean salgai atera zituzten.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Album, single eta EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideo musikalak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Zuzendaria(k) | Oharrak |
1991 | «Radio Rahim» | Manolo Gil eta Enrique Urdanoz | |
1991 | «Seinalea» | Manolo Gil eta Negu Gorriak | |
1991 | «Gora Herria» | Manolo Gil eta Negu Gorriak | |
1994 | «Borreroak baditu milaka aurpegi» | Manolo Gil, Enrique Urdanoz eta Negu Gorriak | |
1994 | «Bi doberman beltz» | Manolo Gil | |
1995 | «Hitz egin!» | Manolo Gil eta Negu Gorriak | Hitz Egin! kanpainaren bideoa. |
2005 | «Ez dut ezer esan nahi» | Manolo Gil | |
VHS eta DVD | |||
Urtea | Titulua | Diskoetxea | Oharrak |
1991 | Herrera de la Mancha. 90-12-29 | Amnistiaren Aldeko Batzordeak / Esan Ozenki | Taldearen lehendabiziko kontzertua. |
1992 | Tour 91 1 | Esan Ozenki | |
1994 | Negu Gorriak Telebista | Esan Ozenki | |
1995 | Hitz Egin | Esan Ozenki | VHS. Hitz egin! kanpainaren bideoa. |
2005 | Negu Gorriak: 1990 - 2001 | Metak | DVD. Lau VHS eta zenbait kontzerturen bilduma. |