National Health Service
National Health Service | |
---|---|
Datuak | |
Mota | national health service (en) eta Informazio sistema |
Jarduera sektorea | emergency medical services (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Osatuta | Health and Social Care (Northern Ireland) (en) NHS Scotland (en) NHS Wales (en) National Health Service (en) |
Historia | |
Sorrera | 1948ko uztailaren 5a |
Ordezkatzen du | National Radium Trust (en) |
webgune ofiziala |
National Health Service (NHS) Erresuma Batuko osasun zerbitzu publikoa da, 1940ko hamarkadan sortutakoa. Europa mailan aitzindari izan zen, bai eta beste herrialde batzuetarako eredua ere.
Gaur egun lau sistema barne hartzen ditu 1969tik, bakoitza modu independentean badabil arren: NHS Scotland (Eskozia), NHS Wales (Gales), NHS England (Ingalaterra) eta Health and Social Care in Northern Ireland (Ipar Irlanda).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zuten, Aneurin Bevan laborista galestarra ministroa zela, 1948an alde batetik Ingalaterra eta Galeserako eta bestetik Eskoziarako sistema bana abiatuz eta William Beveridge ekonomialariak urte batzuk lehenago honen guztiaren oinarriak ezarri zituelarik.
Hasiera hartan eta 1974 arte hiru atal nagusitan banatu zituzten zerbitzuak: Ospitale mailakoa (14 zentro eraikiz Ingalaterra eta Galesen), Lehen Mailako medikuntza (poliklinikak) eta herri-zerbitzuak (amategiak, umeentzako zentroak, txertoak, hezkuntza eta abar).
1960ko hamarkada garapen eta hazkundekoa izan zen, eta 1974an erreforma handiei ekin zieten. Garai hartan ere Galesek bere eskuduntza propioak lortu zituen, Ingalaterratik banatuz.
1980ko hamarkadan krisialdi ekonomikoa hasi ziren nabaritzen, eta Margaret Thatcherren gobernuak arlo pribatuarekiko elkarlanari ekin zion, Alderdi Laboristaren kritikei aurre eginez. Hala ere, geroago Tony Blair presidente laboristak berak ere bide hori hartu behar izan zuen azkenean, irizpide ekonomikoei jarraituz.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Frantsesez)(Gaztelaniaz)NHSren webgunea