Edukira joan

Narciso Ibáñez Serrador

Wikipedia, Entziklopedia askea
Narciso Ibáñez Serrador

Bizitza
JaiotzaMontevideo1935eko uztailaren 4a
Herrialdea Uruguai
 Espainia
HeriotzaMadril2019ko ekainaren 7a (83 urte)
Hobiratze lekuaCementerio de San José (en) Itzuli
Heriotza modua: Gaixotasun neurodegeneratiboa
Familia
AitaNarciso Ibáñez Menta
AmaPepita Serrador
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, film-zuzendaria, margolaria, gidoilaria, telebista aurkezlea, zinema ekoizlea, errealizadorea eta aktorea

IMDB: nm0406654 Allocine: 163771 Allmovie: p110851
Musicbrainz: 94062805-6c53-4f8e-a7fb-46bb235b0a14 Discogs: 3445910 Edit the value on Wikidata

Narciso Ibáñez SerradorChicho Ibáñez Serrador eta Luis Peñafiel izen-deiturez ere ezaguna— (Montevideo, Uruguai, 1935eko uztailaren 4a - Madril, 2019ko ekainaren 7a) zinema- eta telebista-zuzendaria izan zen. Uruguain jaioa, Espainian bizi zen 1947az geroztik. Telebistarako egin zituen saioek ospe handia eman zioten. Bereziki aipagarriak ditu Un, dos, tres... responda otra vez —lehen garaikoa (1972-1978) izan zen arrakastatsuena, nahiz eta gero (1982tik 1988ra eta 1991tik 1994ra) jarraipena izan zuen— eta Hablemos de sexo (1990), non maisutasun handiz bildu baitzituen dibertsioa eta pedagogia, umorea, erotismoa eta kultura.

Gurasoak antzezleak zituen, eta antzerki-lanak idazten hasi zen. Geroago, ordea, zinemarako eta telebistarako idatzi zuen. RTVEren hasieran, Historias de la frivolidad (1967) egin zuen, zeinetan erotismoaren eta zentsuraren arteko historian zeharreko borrokari buruzko ikuspegi umoretsua eskaintzen baitzuen. Aitzitik, Historias para no dormir (1970) saioan beldurrezko istorioak kontatzen ziren. Zineman, aldiz, La residencia (1969) eta ¿Quién puede matar a un niño? (1976) beldurrezko filmak zuzendu zituen. Berrikiago, eta RTVErentzat betiere, Waku-Waku (1990) eta El semáforo idatzi eta zuzendu zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]